Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal liburutegiaren zerbitzu-gutuna


Itzuli

Udal liburutegiaren logotipoa Udal liburutegiko zerbitzuen gutunaren portada.

Liburutegi Publikoari buruzko UNESCOren Manifestuan jasotzen da liburutegiak "ezagupena eskuratzeko bidea, oinarrizko baldintza da urteetan barna gauzak ikasten joateko, erabakiak nork bere kasa hartzeko eta gizabanakoaren eta gizarteko talde desberdinen aurrerapena lortzeko” izan behar duela.

Horregatik, Ermuko Udal Liburutegiak mailegu-jarduera eta ikasketa-gela tradizionalak gaindituko dituen eskaintza kultural baten aldeko apustua egiten du, Liburutegiak ezagutza eta kultura komunitate osoari helarazteko duen funtzioa sustatuz, bai ekimen propioen bidez eta baita kanpoko proposamenak babestuz ere, tokiko erakunde eta elkarteekiko nahiz beste liburutegiekiko lankidetza estuan.

Liburutegiaren izateko arrazoia ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzea da, beren informazio eta kultur interesei erantzunez. Lehentasunezko helburua da Liburutegia topaleku, komunikazio-gune eta eztabaida-gune bilakatzea, herritar ororen zerbitzura, Ermuko herritar guztiak bilduko dituena, bakoitzak dituen berezitasunak, beharrak eta informazio-, kultura- eta hezkuntza-arloko lehentasunak aintzat izanik.

Ondorioz, Liburutegiak, udalerrian gauzatzen diren kultur jardueren bidez, ezagutzarik zabalenak hedarazteko gune estrategiko bilakatzea du xede, herritarren parte-hartzea sustatuz.


Udal liburutegiaren araudia
Udal liburutegiaren araudia
Liburuak apal batean.
  • Apirilaren 2ko 7/1985 legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (BOE, 1985/04/3).
  • Ekainaren 25eko 16/1985 legea, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa (BOE, 1985/09/26).
  • Urtarrilaren 10eko 111/1986 legea, ekainaren 25eko Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 legea partzialki garatzekoa (BOE, 1986/01/28).
  • Estatuko Liburutegi Publikoen eta Espainiako Liburutegi Sistemaren Araudia onesten duen maiatzaren 19ko 582/1989 Errege Dekretua (BOE 1988/05/31).
  • Urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretua, ekainaren 25eko Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 legea partzialki garatzen duen urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretua aldatzekoa (BOE, 1994/03/2).
  • Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateratua aldatzen duen uztailaren 7ko 23/2006 Legea (BOE, 2006/07/8).
  • Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea (EHAA, 1990/08/6).
  • Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (BOE 1999/12/14).
  • Otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Titularitate Publikoko Fitxategi Pertsonalei buruzkoa eta Datuen Babeserako Euskal Agentzia sortzen duena (EHAA, 2004/03/4).

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo