Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal liburutegiaren zerbitzu-gutuna


Itzuli

Udal liburutegiaren logotipoa Udal liburutegiko zerbitzuen gutunaren portada.

Liburutegi Publikoari buruzko UNESCOren Manifestuan jasotzen da liburutegiak "ezagupena eskuratzeko bidea, oinarrizko baldintza da urteetan barna gauzak ikasten joateko, erabakiak nork bere kasa hartzeko eta gizabanakoaren eta gizarteko talde desberdinen aurrerapena lortzeko” izan behar duela.

Horregatik, Ermuko Udal Liburutegiak mailegu-jarduera eta ikasketa-gela tradizionalak gaindituko dituen eskaintza kultural baten aldeko apustua egiten du, Liburutegiak ezagutza eta kultura komunitate osoari helarazteko duen funtzioa sustatuz, bai ekimen propioen bidez eta baita kanpoko proposamenak babestuz ere, tokiko erakunde eta elkarteekiko nahiz beste liburutegiekiko lankidetza estuan.

Liburutegiaren izateko arrazoia ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzea da, beren informazio eta kultur interesei erantzunez. Lehentasunezko helburua da Liburutegia topaleku, komunikazio-gune eta eztabaida-gune bilakatzea, herritar ororen zerbitzura, Ermuko herritar guztiak bilduko dituena, bakoitzak dituen berezitasunak, beharrak eta informazio-, kultura- eta hezkuntza-arloko lehentasunak aintzat izanik.

Ondorioz, Liburutegiak, udalerrian gauzatzen diren kultur jardueren bidez, ezagutzarik zabalenak hedarazteko gune estrategiko bilakatzea du xede, herritarren parte-hartzea sustatuz.


Udal liburutegian eskaintzen ditugun zerbitzuak
Udal liburutegian eskaintzen ditugun zerbitzuak
  1. Wi-Fi zerbitzurako Udal Liburutegiko instalakuntza.Liburu, aldizkari, dvd, cd, cd-rom eta ekipamenduaren mailegua.
    • Udal Liburutegiko irakurle-txartelarekin 6 agiri har daitezke maileguan aldi berean; 3 liburu 15 egunez eta ikus-entzunezko 3 material astebetez.
    • Gainera, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean dauden beste Liburutegietako hamar agiri har daitezke.
    • Ikastetxeek eta kolektiboek oro har agiri gehiago har ditzakete maileguan, ikasleek nahiz kolektibo horietako kideek erabili ahal izateko.
    • Boluntarioen laguntzari esker, liburutegiak beren etxeetaraino eramango die mailegu-zerbitzua edo etxez etxeko irakurketa-zerbitzua liburutegira bertaratzerik ez duten horiei.
    • Udal Liburutegiak ordenagailu eramangarriak ditu eskura, internetera wi-fi bidez sartu ahal izateko, eta ofimatika programak erabili ahal izateko.
    • Halaber e-liburuak direlakoak maileguan uzten dira formatu digitaletan sartzeko.
    • Inoiz dokumentu edo irudiren bat digitalizatu nahi izanez gero, eskuko eskaner bat dago bazkideentzat.
    • Lupak daude dokumentuetako letra txikia irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat, irakurketa errazago egiteko.
  2. Wi-Fi-sarbidea.
    • Udal Liburutegiak doan eskaintzen du interneterako lotura-zerbitzu hori, liburutegi barruan norbere ordenagailua erabili nahi duen ororentzat. Zerbitzu hori erabiltzeko ez da beharrezkoa Udal Liburutegiko irakurle-txartela izatea.
  3. Prentsa eta aldizkariak irakurtzeko aretoa.
    • Udal liburutegian eguneroko prentsa eta aldizkako beste argitalpenak irakurtzeko aukera ematen duen areto bat dago. Bertan bederatzi egunkari eta gai desberdinen inguruko larogei bat aldizkari irakurri daitezke.
    • Liburutegiak irakurketarako ehun eta zortzi leku ditu helduentzako aretoan, eta beste hogei eta lau haurrentzakoan; horiek irakurketarako, funts bibliografikoa kontsultatzeko edo ikasteko erabili daitezke.
    • Instalazio barruan xakean jokatzeko taulak.
  4. Tokiko bilduma-funtsaren kontsulta.
    • Udal Liburutegiak herritarren eskura jarri du tokiko gaien inguruan bere instalazioetan eta web orrian biltzen ari den material guztia.
  5. Etxez etxeko mailegu eta irakurketa zerbitzua.
    • Minusbaliotasun, gaixotasun edo mendeko pertsonak zaintzeagatik Liburutegira joan ezin diren pertsonentzako zerbitzua da. Berori telefonoz (943 17 92 12) edo mezu elektronikoz (biblioteca@udalermua.net) eska daitek.
  6. Bibliografia eta informazioaren bilaketa zerbitzua.
    • Hiru ordenagailu daude, Udal Liburutegiko katalogoa nahiz Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko gainerako liburutegietako katalogoak on-line kontsultatzeko aukera ematen dutenak. Gainera, kontsulta azkarrerako beste ordenagailu bat ere badago, internetera gehienez ere hamabost minutuz sartzeko erabili daitekeena.
    • Gainera, erakusmahaian eskatuz gero, orotariko informazioa bilatzen laguntzen dute Liburutegiko langileek.
  7. Eskaerapeko materialak eskuratzea.
    • Udal liburutegiak erabiltzaileek material desberdinak eskuratzeko egiten dituzten proposamenak jasotzen eta aztertzen ditu.
  8. Irakurketa-guneak anbulatorioan Pediatria eremuan, Emakumeen Topalekuan eta Zahar Egoitzan.
    • Udal Liburutegiak irakurketa-guneak gaitu ditu liburutegitik kanpo, irakurtzeko ohitura, prestakuntza eta aisialdia sustatzeko.
  9. Dokumentuak inprimatzea eta fotokopiak ateratzea.
    • Inprimagailu bat eta fotokopiagailu bat daude jendearen zerbitzura. Zerbitzu horien kostua 31. zk.-ko udal ordenantzak ezartzen dituen prezioek arautzen dute. Udal Liburutegiaren funts dokumentaleko edozein elementuren kopiaketa uneoro indarrean dauden legezko arauen pean egongo da beti. Udal Liburutegia ez da izango jendeak zerbitzu horren inguruan egin dezakeen erabilera okerraren erantzule.
  10. Kontsulta azkarra egiteko gunea. Zerbitzu birtualak. Ez da ezinbestekoa udal liburutegiraino bertaratzea maileguak berritzeko, iradokizunak egiteko, agiriak eskatzeko, on-line dauden entziklopediak kontsultatzeko, e-mail bidez albisteak igortzeko eta abarrerako. Izan ere, zerbitzu horiek zuzenean nahiz internet bidez erabili daitezke (www.ermua.es/biblioteca).
  11. Irakurtzera bultzatzeko jarduerak.
    • Bisitaldi gidatuak, katalogoen kontsulta, eta abar: Udal Liburutegitik prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen da erabiltzaileek eskaintzen diren zerbitzu guztien erabileran autonomia izan dezaten sustatzeko.
    • Gaikako erakusketak eta interes-guneak: Udal liburutegiak gaur egungo gai zehatzen inguruko materialak jartzen ditu erakusgai noizean behin. Gainera, liburutegiaren funtsaren zati bat interes-gune desberdinen arabera antolatu da, bilaketak errazteko eta gai zehatz batzuen inguruko materiala liburutegiko espazio jakinetan topatu ahal izateko.
    • Albisteen buletina: Hilero buletin inprimatu eta elektroniko bat argitaratzen da, Udal Liburutegiaren katalogoan aurki daitezkeen azken eskurapenen berri emateko.
    • Irakurketa nahiz ikus-entzunezkoen gidak: Aldizka irakurketa-gida ezberdinak argitaratzen dira Udal Liburutegian. Gida horietako batzuk oporraldietan irakurtzeko liburuen proposamenak jasotzen dituzte, eta beste batzuk gai jakinen inguruko material inprimatuen nahiz ikus-entzunezkoen berri ematen dute
    • Irakurketa-elkarteak
      Hilero-hilero 15-20 pertsonako taldeak biltzen dira elkarri irakurritakoaren berri elkarri emateko.
      Hiru elkarte daude: bat gazteniaz irakurtzen duten pertsona helduena, bestea euskaraz irakurtzen duten pertsona helduena eta azkena pertsona heldu batek lagundutako 3 eta 5 urte bitarteko haurrena.
    • Gabonetako haur-parkeko irakurketa-txokoa:
      Gabonetako haur-parkean irakurketarako espazio bat egoten da. Bertan haur eta gazteentzako liburuak eskaintzen dira batez ere, baina bai eta ere gurasoentzako materialak ere.
    • Villa de Ermua Literatur Lehiaketa:
      Lehiaketa hau urtero, maiatza aldera antolatzen da, gaztelaniaz zein euskaraz idatzitako kontakizun eta poesiak epaitzeko. Kategoria bakoitzeko irabazleak diru-saria eskuratzen du.
    • “Ipuinetako arratsaldea”
      Hilabateko lehen larunbatean, arratsaldeko 17:30ean, Ipuinkontaketa saioa izaten da haurrentzat.
    • Bestelako jarduerak: Ipuin-kontalariak, tailerrak, literatur sariak, idazleekiko topaketak, irakurlearen eguna e.a.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo