Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal liburutegiaren zerbitzu-gutuna


Itzuli

Udal liburutegiaren logotipoa Udal liburutegiko zerbitzuen gutunaren portada.

Liburutegi Publikoari buruzko UNESCOren Manifestuan jasotzen da liburutegiak "ezagupena eskuratzeko bidea, oinarrizko baldintza da urteetan barna gauzak ikasten joateko, erabakiak nork bere kasa hartzeko eta gizabanakoaren eta gizarteko talde desberdinen aurrerapena lortzeko” izan behar duela.

Horregatik, Ermuko Udal Liburutegiak mailegu-jarduera eta ikasketa-gela tradizionalak gaindituko dituen eskaintza kultural baten aldeko apustua egiten du, Liburutegiak ezagutza eta kultura komunitate osoari helarazteko duen funtzioa sustatuz, bai ekimen propioen bidez eta baita kanpoko proposamenak babestuz ere, tokiko erakunde eta elkarteekiko nahiz beste liburutegiekiko lankidetza estuan.

Liburutegiaren izateko arrazoia ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzea da, beren informazio eta kultur interesei erantzunez. Lehentasunezko helburua da Liburutegia topaleku, komunikazio-gune eta eztabaida-gune bilakatzea, herritar ororen zerbitzura, Ermuko herritar guztiak bilduko dituena, bakoitzak dituen berezitasunak, beharrak eta informazio-, kultura- eta hezkuntza-arloko lehentasunak aintzat izanik.

Ondorioz, Liburutegiak, udalerrian gauzatzen diren kultur jardueren bidez, ezagutzarik zabalenak hedarazteko gune estrategiko bilakatzea du xede, herritarren parte-hartzea sustatuz.


Participación ciudadana con la biblioteca municipal
Udal liburutegiarekin

Etorkin taldea Udal liburutegian.Ermuko Udal Liburutegiaren erabiltzaile eta interes-taldeek liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzen lagun dezakete, ondorengoen bitartez:

  1. Asebetetze inkestetan beraien iritziak adieraziz. Guk, gainera, inkesta horien emaitzak udalaren web orrian argitaratzeko konpromisoa hartzen dugu.

    Inkesta horiei erantzunez gure zerbitzuak hobetzen lagunduko diguzue, eta hori, benetan ere, asko eskertzen dugu.

  2. Edonork adieraz ditzakeen kexu eta iradokizunen bitartez:
    1. Idatziz, norbere datuak adierazita. Liburutegian bertan edo Abiapuntu bulegoan horretarako inprimaki bat dago edo www.ermua.es>Abiapuntu>udal tramiteak>herritarrentzako informazio>kexa eta iradokizunen kudeaketa udal web-aren bitartez behera kargatuz.
    2. Norbere daturik eman gabe, udal web-aren bitartez Herritarren partaidetza>kexa eta iradokizunen atalean, edo nahiago baduzu, Liburutegian horretarako espreski dauden txarteletan iradokizunak idatzi eta postontzian utziz

  3. Gure funts bibliografikoa eta ikus-entzunezkoen funtsa hobetzen eta areagotzen lagunduz, zuzenean nahiz web orriaren bidez bete daitekeen desiderata-inprimakiaren bidez.

  4. Helduen talde bat Ermua zinema liburutegiko jarduera bat eginez.Literatur sarietako epaimahaietan parte hartuz, eta baita ere Udal Liburutegian irakurketa dinamizatzeko eta kultura hedatzeko gauzatzen diren ekimenen antolaketan eta garapenean.

    Udal Liburutegiak eskaintzen duen zerbitzu publikoaren berezko funtzioetan ere parte har dezakete, boluntario gisa eta modu altruistan.

  5. Funts bibliografikoak eta ikus-entzunezko funtsak dohaintzan emanez edo lagapenean utziz.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo