Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal liburutegiaren zerbitzu-gutuna


Itzuli

Udal liburutegiaren logotipoa Udal liburutegiko zerbitzuen gutunaren portada.

Liburutegi Publikoari buruzko UNESCOren Manifestuan jasotzen da liburutegiak "ezagupena eskuratzeko bidea, oinarrizko baldintza da urteetan barna gauzak ikasten joateko, erabakiak nork bere kasa hartzeko eta gizabanakoaren eta gizarteko talde desberdinen aurrerapena lortzeko” izan behar duela.

Horregatik, Ermuko Udal Liburutegiak mailegu-jarduera eta ikasketa-gela tradizionalak gaindituko dituen eskaintza kultural baten aldeko apustua egiten du, Liburutegiak ezagutza eta kultura komunitate osoari helarazteko duen funtzioa sustatuz, bai ekimen propioen bidez eta baita kanpoko proposamenak babestuz ere, tokiko erakunde eta elkarteekiko nahiz beste liburutegiekiko lankidetza estuan.

Liburutegiaren izateko arrazoia ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzea da, beren informazio eta kultur interesei erantzunez. Lehentasunezko helburua da Liburutegia topaleku, komunikazio-gune eta eztabaida-gune bilakatzea, herritar ororen zerbitzura, Ermuko herritar guztiak bilduko dituena, bakoitzak dituen berezitasunak, beharrak eta informazio-, kultura- eta hezkuntza-arloko lehentasunak aintzat izanik.

Ondorioz, Liburutegiak, udalerrian gauzatzen diren kultur jardueren bidez, ezagutzarik zabalenak hedarazteko gune estrategiko bilakatzea du xede, herritarren parte-hartzea sustatuz.


Udal liburutegiaren baloreak
Udal liburutegiaren baloreak
Liburuzainak hileko lehen irakurleari sari bat emanez.

Ermuko Udal Liburutegiak herritarrengana zuzentzen du bere lana orokorrean, eta zerbitzuen erabiltzaileengana bereziki; horretarako, liburutegiaren kudeaketan, bikaintasun-kontzeptuen maximizazioa aplikatzen du, erabiltzaile eta intereseko talde ororenganako errespetuzko eta begirunezko giro atsegin batean.

Liburutegia aniztasun kulturalerantz orientatzen da, topaleku gisa eta kulturen arteko lotura gisa duen funtzioa sustatuz.

Liburutegiak antolakuntza malgu, proaktibo eta kooperatiboa izan behar du kudeaketa-esparru guztietan.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo