Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal liburutegiaren zerbitzu-gutuna


Itzuli

Udal liburutegiaren logotipoa Udal liburutegiko zerbitzuen gutunaren portada.

Liburutegi Publikoari buruzko UNESCOren Manifestuan jasotzen da liburutegiak "ezagupena eskuratzeko bidea, oinarrizko baldintza da urteetan barna gauzak ikasten joateko, erabakiak nork bere kasa hartzeko eta gizabanakoaren eta gizarteko talde desberdinen aurrerapena lortzeko” izan behar duela.

Horregatik, Ermuko Udal Liburutegiak mailegu-jarduera eta ikasketa-gela tradizionalak gaindituko dituen eskaintza kultural baten aldeko apustua egiten du, Liburutegiak ezagutza eta kultura komunitate osoari helarazteko duen funtzioa sustatuz, bai ekimen propioen bidez eta baita kanpoko proposamenak babestuz ere, tokiko erakunde eta elkarteekiko nahiz beste liburutegiekiko lankidetza estuan.

Liburutegiaren izateko arrazoia ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzea da, beren informazio eta kultur interesei erantzunez. Lehentasunezko helburua da Liburutegia topaleku, komunikazio-gune eta eztabaida-gune bilakatzea, herritar ororen zerbitzura, Ermuko herritar guztiak bilduko dituena, bakoitzak dituen berezitasunak, beharrak eta informazio-, kultura- eta hezkuntza-arloko lehentasunak aintzat izanik.

Ondorioz, Liburutegiak, udalerrian gauzatzen diren kultur jardueren bidez, ezagutzarik zabalenak hedarazteko gune estrategiko bilakatzea du xede, herritarren parte-hartzea sustatuz.


Udal liburutegiaren ikuspegia
Udal liburutegiaren ikuspegia
Udal liburutegia Unesco Sareko Elkartutako liburutegietako kidea dela egiaztatzen duen agiria.

Ermuko Udal Liburutegia kultur informaziorako baliabideen gune bilakatu nahi da, pertsonen sormena eta garapen intelektuala sustatuko duena, ezagupenak kudeatuz, antolatuz, garatuz eta zabalduz, eta informazioa liburutegiaren erabiltzaileentzat atsegina izango den moduan antolatuz. Gainera, lanerako espazioak, ekipamendu funtzionalak eta informazio-baliabideak, gizarteak oro har eskatuko dituenak, eskainiko ditu.

Langileei eskura jarriko zaie erronka horiek betetzen lagunduko dien ingurune bat, antolaketa-espazio berrien aurkikuntza eta sormena sustatuko duten aukerak eta pizgarriak eskainiz, eta herritarrek ezagutzaren gizartean dituzten eskaera berrietara egokitutako zerbitzu berritzaileak garatuz.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo