Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal liburutegiaren zerbitzu-gutuna


Itzuli

Udal liburutegiaren logotipoa Udal liburutegiko zerbitzuen gutunaren portada.

Liburutegi Publikoari buruzko UNESCOren Manifestuan jasotzen da liburutegiak "ezagupena eskuratzeko bidea, oinarrizko baldintza da urteetan barna gauzak ikasten joateko, erabakiak nork bere kasa hartzeko eta gizabanakoaren eta gizarteko talde desberdinen aurrerapena lortzeko” izan behar duela.

Horregatik, Ermuko Udal Liburutegiak mailegu-jarduera eta ikasketa-gela tradizionalak gaindituko dituen eskaintza kultural baten aldeko apustua egiten du, Liburutegiak ezagutza eta kultura komunitate osoari helarazteko duen funtzioa sustatuz, bai ekimen propioen bidez eta baita kanpoko proposamenak babestuz ere, tokiko erakunde eta elkarteekiko nahiz beste liburutegiekiko lankidetza estuan.

Liburutegiaren izateko arrazoia ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzea da, beren informazio eta kultur interesei erantzunez. Lehentasunezko helburua da Liburutegia topaleku, komunikazio-gune eta eztabaida-gune bilakatzea, herritar ororen zerbitzura, Ermuko herritar guztiak bilduko dituena, bakoitzak dituen berezitasunak, beharrak eta informazio-, kultura- eta hezkuntza-arloko lehentasunak aintzat izanik.

Ondorioz, Liburutegiak, udalerrian gauzatzen diren kultur jardueren bidez, ezagutzarik zabalenak hedarazteko gune estrategiko bilakatzea du xede, herritarren parte-hartzea sustatuz.


Gure konpromisoak eta nola neurtzen ditugun
Gure konpromisoak eta nola neurtzen ditugun
  1. Udal Liburutegiko taldea eta Gizarte eta Kulturako zuzendaria batzarturik.Funtsetara iristeko nahiz horiek kontsultatzeko baldintzei eta Udal Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko berehalako informazioa eskaintzea.
    • Nola neurtzen dugu:
      Erabiltzaileei egiten zaizkien asebetetze-inkesten batez besteko balorazioa, liburutegiko langileengandik jasotako informazioaren balorazioari dagokion itemean.
  2. Herrian jaiotzen diren ume guztiei, erroldatzen diren momentutik, Udal liburutegiko bazkide txartela eskuratzeko aukera ematea.
    • Nola neurtzen dugu:
      Urtean zehar jaiotako ume kopurua hartuta, bazkide txartela dutenen portzentaia.
  3. Zerbitzua irekitzen den unean aldizkako argitalpenen %90 irakurgai egongo da.
    • Nola neurtzen dugu:
      Konpromisoa betetzen dugun egunen portzentaia.
  4. Erabiltzaileei formatu berriak atzitzea eta Liburutegiaren zerbitzua hobetzea ahalbidetuko duten ekipamendu eta gailu elektronikoak eskaintzea, arrail digitala txikiagotzen laguntzeko.
    • Nola neurtzen dugu:
      Zerbitzuei gehitutako gailu eta dokumentu elektronikoen kopuruaren bitartez.
  5. Bilduma material berriekin urtero %5 handitzea.
    • Nola neurtzen dugu:
      Material berrien portzentaia aurreko urteko funtsa kontuan hartuta.
  6. Udal Liburutegiko taldea kongresu batean. Urtean 150 jarduera gutxienez antolatzea irakurketa sustatzeko.
    • Nola neurtzen dugu:
      Garatzen diren jarduera kopurua.
  7. Jasotako kexa eta iradokizunei gehienez ere 5 laneguneko epean erantzutea.
    • Nola neurtzen dugu:
      • Web orriak jasotzen dituen bisitak hilero.
      • Erabiltzaileei egiten zaizkien asebetetze-inkesten batez besteko balorazioa, liburutegiaren web orriaren egunerokotasunaren balorazioari dagokion itemean
  8. Liburutegiko web orrian jasotako informazioa hilero eguneratzea.
    • Nola neurtzen dugu?
      • Web orriak hilero dituen bisiten bitartez.
      • Web orriko eta gizarte-sareetako eguneratze-kopuruaren bitartez.
      • Erabiltzaileei egiten zaizkien asebetetze-inkestetan, Liburutegiaren web orriaren egunekotasunaren balorazioari dagokion itemean ematen duten erantzunaren batez besteko balorazioaren bitartez.
  9. Liburutegi arteko mailegu-eskaerak izapidetzea eta gorabeheren berri ematea gehienez ere 15 eguneko epean.
    • Nola neurtzen dugu:
      • Epe barruan izapidetutako liburu arteko mailegu portzentaia.
  10. Materialak eskuratzeko eskaerak izapidetzea eta gorabeheren berri ematea, gehienez ere 20 eguneko epean.
    • Nola neurtzen dugu:
      • Epe barruan izapidetutako desiderata portzentaia.
  11. Funtsak herritarren interesetara egokitzea. Liburutegiak eskatutako materialak eskuratzeko konpromisoa hartzen du, betiere eskaerek interes orokorrei erantzuten dietenean eta horretarako nahikoa aurrekontu dagoenean.
    • Nola neurtzen dugu:
      • Batez besteko balorazioa erabiltzaileei egiten zaien asebetetze-inkestan, liburutegiko funtsen balorazioari dagokion itemean.
  12. Bisitaldi gidatuak eskaintzea, erabiltzaileek liburutegiko baliabide guztiak ezagutu eta erabili ahal izan ditzaten.
    • Nola neurtzen dugu:
      • Antolatzen diren bisitaldi gidatu kopurua.
      • Bisitaldietan parte hartzen duten erabiltzaile kopurua.
  13. Prestakuntza-ikastaroak eskaintzea, erabiltzaileek liburutegiko baliabide guztiak ezagutu eta erabili ahal izan ditzaten.
    • Nola neurtzen dugu:
      • Antolatzen diren prestakuntza-ikastaro kopurua.
      • Ikastaroetan parte hartzen duten erabiltzaile kopurua.
  14. Liburutegiko langileak, Ermuko alkatearekin batera Kultur ministroaren eskutik sari bat jasotzen.Hilero jakinaraztea Liburutegiak herritarren interes eta behar desberdinei erantzuteko antolatzen dituen jardueren programa.
    • Nola neurtzen dugu:
      Batez besteko balorazioa erabiltzaileen asebetetze-inkestan, programatutako jarduerei ematen zaien hedapenaren balorazioari dagokion itemean.
  15. Maileguak etxera bidaltzea gaixotasunak edo beste edozein arrazoik eraginda Liburutegiraino bertaratzerik ez duten pertsona horiei.
    • Nola neurtzen dugu:
      Etxera bidaltzen diren mailegu kopurua.
  16. Irakasleei eskatzen dituzten bisita informatibo guztiak eskaintzea, betiere liburutegian duen plangintzaren eta ordutegiaren arabera.
    • Nola neurtzen dugu:
      Irakasleekiko topaketa pertsonalizatuen kopurua.
  17. Hilero doan banatzeko berrien buletin bat prestatzea.
    • Nola neurtzen dugu:
      Argitaratutako berrien buletin kopurua.
  18. Liburutegiko langileen lan-jardunaren %2, ematen duten zerbitzua hobetzen lagunduko duten esparruetan prestatu eta trebatzen ematean.
    • Nola neurtzen dugu:
      Langileek prestakuntzara dedikatutako lanaldiko ordu portzentajearen bitartez.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo