Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermuko Udalak administrazio elektronikoaren erabilera ahalik eta gehien erraztu nahi du hiritarrentzat. Helburu horrekin, hiritarrei urrunetik laguntza eskaintzea ahalbidetzen duen zerbitzu berri bat eratu da, izapideekin zailtasunak dituzten unean, Ermuko Udaleko langile profesionalek lagundu ahal izateko.
Zerbitzu hau erabili ahal izateko, jar zaitez harremanetan Teknologia Arloarekin, Hiritarren Partaidetza eta Gardentasunarekin eta Normalizazioarekin eta jarrai itzazu telefonoz emandako argibideak.
Ondoko fitxa bete aurretik, irakurri arretaz zerbitzuaren baldintzen inguruko xehetasunak.
Zerbitzu honen bitartez pertsona erabiltzaileei arreta emateko prozesuan, beharrezkoa izango da Citrix©en GoToAssist aplikazioa instalatzea .
Erabiltzaileak baimena ematen du Ermuko udaleko teknikari bat bere ekipora konektatzeko, dituen zalantzen inguruan leku berean laguntzeko eta izapidetze elektronikoa modu egokian bete ahal izateko.
Zerbitzu hau Ermuko Udalarekin izapide elektronikoak egin nahi dituzten pertsonei laguntzeko sortu da. Hemendik at geratzen dira beste instituzio edo erakunde batzuen administrazio elektronikoaren inguruan sor daitezken zalantzen inguruko arretak.