Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Abiapunturen zerbitzu-gutuna


Itzuli

Imagen del logotipo de Abiapuntu-punto de inicio

Ermuko Udalaren helburuetako bat udal administrazioa herritarrei hurbiltzea da; horretarako irisgarritasuna hobetu, tramiteak erraztuz gestioa arrazionaldu, erantzuna bizkortu eta informazioa berehala eskuratzeko aukera eman nahi die herritarrei, aldi berean, Udaletxera informazioa eske edo gestioak egitera datozen pertsona guztiei kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Azkenean, herritarren bizitzeko modua hobetu eta Ermuaren aurrerapena lortzeko udal administrazio baten oinarriak finkatu nahi ditugu, herritarrak bezerotzat hartuta.

Horregatik, Ermuko Udalak Konbentukoa kalean dagoen Abiapuntu Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bitartez, Ermua ezagutu, bertan bizi edo lan egiteko behar diren oinarrizko harreman- eta informazio-zerbitzuak zentralizatu eta Ermuko herritarren esku jartzen ditu.


Gure konpromisoak
Gure konpromisoak Abiapuntun
Varias manos juntas
  • Abiapuntun itxaron denbora ez da 10 minutu baino gehiagokoa izango, ohiz kanpoko egoeretan izan ezik.
    • Adierazlea: itxaron-denbora 10 minutu baino gutxiago %90ean izatea.
  • Bulegoaren erabiltzaileenganako tratu adeitsua eta gertuko.
    • Adierazlea: erabiltzaileen asebetetze-inkestetan bataz beste lortutako gutxieneko puntuazioa 8 izatea.
  • Informazio argia eta zehatza ematen ahaleginduko gara.
    • Adierazlea: erabiltzaileen asebetetze-inkestetan bataz beste lortutako gutxieneko puntuazioa 8 izatea.
  • 943179142 zenbakira deitzen baduzu zure errolda-agiria eskatuz, 24 lanorduko epean gehienez bidaliko dizugu etxera.
    • Adierazlea: 24 lanorduko epean gehienez etxera bidali diren errolda-agiriak.
  • Telefonoz edo posta elektronikoz eskatutako informazioa eta inprimakiak 24 lanorduko epean bidaliko dizkiogu eskatzaileari, hark erabili duen bide berbera erabiliz.
    • Adierazlea: 24 lanorduko epean erantzundako eskaeren ehunekoa.
  • Abiapuntun eskainitako zerbitzuen inguruan kexak edo iradokizunak aurkeztu ezkero, 20 laneguneko epean gehienez erantzungo dizugu.
    • Adierazlea: 20 laneguneko epean erantzun diren kexa eta iradokizunen ehunekoa.
  • Alferrik joan-etorririk egin ez dezazun, momentuan izapidetuko ditugu berehalako kudeaketa duten zerbitzuak, beti ere erabiltzaileak kasu bakoitzean behar den dokumentazioa osorik ekartzen duenean (egoitza elektronikoan kontsulta daiteke).
    • Adierazlea: berehala kudeatzeko eskaeren artean, unean bertan ebatzi direnen ehunekoa.
  • Berehalako kudeaketa ez duten zerbitzuen kasuan, Abiapuntuk bideratuko du eskaera dagokion alorrera, erantzuna arina eta definitutako izapidetze-epeetan egin dadin.
    • Adierazlea: berehalako kudeaketa ez duten eskaeren kasuan, Abiapuntuk dagokion alorrera egunean bertan bideratu dituen eskaeren ehunekoa.
  • Gure zerbitzua etengabe hobetzeko konpromisoa daukagu, horregatik urtero-urtero hobekuntzak egiten saiatuko gara gero eta zerbitzu gehiago emateko, zerbitzuen kudeaketa hobetzeko, administrazio elektronikora egokitzeko, eskainitako informazioa hobea izateko, eta abar.
    • Adierazlea: bulegoaren kudeaketan sartutako hobekuntza-kopurua.
  • Abiapuntun daukagun erabilera publikoko ordenagailuak beharrezkoak diren software-eguneratzeak izango ditu %90ean, erabiltzaileek inolako arazorik izan ez dezaten.
    • Adierazlea: ordanagailuaren erabilerak inolako arazorik sortzen ez duen kasuen portzentajea.

Konpromisoen betetze-maila urtero argitaratzen da udal web orrian, zerbitzuen gutunen atalean.

Imagen de una goma borrando un trazo de lápiz

Konponketa-neurriak konpromisoak hautsiz gero

Gutunean hartutako konpromisoren bat bete ezean, Abiapuntuko arduradunak idatziz eskatuko dizu barkamena eta, berriro horrelakorik gerta ez dadin zerbitzuan egin diren aldaketak ezagutzera emango dizkizu.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo