Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Abiapunturen zerbitzu-gutuna


Itzuli

Imagen del logotipo de Abiapuntu-punto de inicio

Ermuko Udalaren helburuetako bat udal administrazioa herritarrei hurbiltzea da; horretarako irisgarritasuna hobetu, tramiteak erraztuz gestioa arrazionaldu, erantzuna bizkortu eta informazioa berehala eskuratzeko aukera eman nahi die herritarrei, aldi berean, Udaletxera informazioa eske edo gestioak egitera datozen pertsona guztiei kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Azkenean, herritarren bizitzeko modua hobetu eta Ermuaren aurrerapena lortzeko udal administrazio baten oinarriak finkatu nahi ditugu, herritarrak bezerotzat hartuta.

Horregatik, Ermuko Udalak Konbentukoa kalean dagoen Abiapuntu Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bitartez, Ermua ezagutu, bertan bizi edo lan egiteko behar diren oinarrizko harreman- eta informazio-zerbitzuak zentralizatu eta Ermuko herritarren esku jartzen ditu.


Kexak eta iradokizunak
Abiapunturen kexak eta iradokizunak
Egutegiaren irudia

Arretarik onena eman nahi dugu, horregatik ezinbestekoa zaigu gurekin harremanak dituen jende guztiaren iritzia jakitea, gure zerbitzuko zein atal hobetu behar dugun jakiteko.

Ermua Hiriko Udalak prozedura bat dauka kexu eta iradokizunentzako, eta berorren bitartez interesa duen pertsona orok helaraz diezaguke emandako zerbitzuei buruz duen iritzia.

Edozeinek adieraz diezazkiguke bere kexu edo iradokizunak idatziz, Abiapuntu-Punto de Inicio bulegoan edo udal webgunean (www.ermua.es>Tramiteak>Udal tramiteak> Herritarren arreta zerbitzua>Kexu eta iradokizunak) horretarako normalizatuta dagoen inprimakia betez.

Gure lokaletan instalatutako ekipo informatikoen bitartez kexu eta iradokizunak posta elektronikoz bidaltzea ahalbidetzeko konpromisoa hartzen dugu.

Kexu eta iradokizunak Ermua Hiriko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira postaz edo internet bidez (www.ermua.es>Herritarren partaidetza>kexu eta iradokizunak).

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusitako gainerako lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira.

Ermua Hiriko Udalak 20 eguneko epea izango du jasotako kexa eta iradokizunei erantzuteko.

Heltzen zaizkigun idatzi guztiak arretaz aztertzeko eta, ahal den neurrian, horien edukiak errealitate egiteko konpromisoa hartzen dugu.

Kexua idatziz aurkezteak ez du Ermua Hiriko Udalak emaniko egintza administratiboen kontra legeak aurreikusitako beste errekurtsoak aurkeztea galarazten.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo