Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Abiapunturen zerbitzu-gutuna


Itzuli

Imagen del logotipo de Abiapuntu-punto de inicio

Ermuko Udalaren helburuetako bat udal administrazioa herritarrei hurbiltzea da; horretarako irisgarritasuna hobetu, tramiteak erraztuz gestioa arrazionaldu, erantzuna bizkortu eta informazioa berehala eskuratzeko aukera eman nahi die herritarrei, aldi berean, Udaletxera informazioa eske edo gestioak egitera datozen pertsona guztiei kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Azkenean, herritarren bizitzeko modua hobetu eta Ermuaren aurrerapena lortzeko udal administrazio baten oinarriak finkatu nahi ditugu, herritarrak bezerotzat hartuta.

Horregatik, Ermuko Udalak Konbentukoa kalean dagoen Abiapuntu Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bitartez, Ermua ezagutu, bertan bizi edo lan egiteko behar diren oinarrizko harreman- eta informazio-zerbitzuak zentralizatu eta Ermuko herritarren esku jartzen ditu.


Espero duguna
Qué esperamos de las personas que quieren contactar con nosotros/as
Panpinak pieza bat bultzatzen
  • Alferrik joan-etorriak saihestearren, Abiapuntu bulegora etorri aurretik 943 17 91 42 telefonora deitu edo www.ermua.es udal webgunean kontsultatzea.
  • Izapideak momentuan bertan egin ahal izateko, dokumentazio guztia zuzen eta osorik aurkeztea.
  • Ahal izanez gero, kudeaketak eta deiak puntako orduetan ez egitea (11:00etatik 13:00etara).
  • Deitu edo etorri behar izanez gero, epea amaitzen den egunera arte ez itxoitea , eskari handiegiak zerbitzu ona ematea oztopatzen baitu.
  • Helbidea, ibilgailua edo zure datuak helbideratuta dituzun banku-erakundea aldatzen baduzu edota ondasun berriren bat eskuratzean, jakinarazi ezaguzu lehenbailehen, gure datu-baseak eguneratu ditzagun.
  • Akatsen bat ikusten baduzu, esaguzu, berehala zuzenduko dugu-eta. Eman dizugun zerbitzuren batekin konforme ez bazaude, jakinaraz iezaguzu; zure kexua edo iradokizuna jaso eta erantzungo dizugu.
  • Zure esku jarri ditugun instalazioak eta ekipamenduak behar bezala erabiltzea.
  • Abiapuntun arreta ematen dizuten pertsonenganako jokabide zuzena eta adeitsua erakustea.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo