Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Abiapunturen zerbitzu-gutuna


Itzuli

Imagen del logotipo de Abiapuntu-punto de inicio

Ermuko Udalaren helburuetako bat udal administrazioa herritarrei hurbiltzea da; horretarako irisgarritasuna hobetu, tramiteak erraztuz gestioa arrazionaldu, erantzuna bizkortu eta informazioa berehala eskuratzeko aukera eman nahi die herritarrei, aldi berean, Udaletxera informazioa eske edo gestioak egitera datozen pertsona guztiei kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Azkenean, herritarren bizitzeko modua hobetu eta Ermuaren aurrerapena lortzeko udal administrazio baten oinarriak finkatu nahi ditugu, herritarrak bezerotzat hartuta.

Horregatik, Ermuko Udalak Konbentukoa kalean dagoen Abiapuntu Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bitartez, Ermua ezagutu, bertan bizi edo lan egiteko behar diren oinarrizko harreman- eta informazio-zerbitzuak zentralizatu eta Ermuko herritarren esku jartzen ditu.


Jendeaurreko arreta
Jendeaurreko arreta Abiapuntun

Harremanetarako datuak

Abiapuntu bulegoaren fatxada
Nortzuk emango dizugu arreta?
  • Carmen Frontaura Basterra
  • Conchi Íñiguez Hernández
  • Myriam Sierra Fagoaga

Arreta-orduak

  • Logotipo de un reloj con el símbolo de Internet y de 24 horas Telefono bidez eta aurrez aurre: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara, jaiegunetan eta zubi-egunetan izan ezik.
  • Internet bidez (www.ermua.es/abiapuntu helbidean): 24 orduz, asteko 7 egunetan, urteko egun guztietan, zure esku izango duzu Udala, itxaron beharrik gabe, ordutegirik gabe eta jende-ilararik gabe.
  • Zergak, tasak eta prezio publikoak ordaintzeko zerbitzua: astehelenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30era egongo da irekita esku-dirutan ordaindu nahi izanez gero, eta 8:00etatik 15:00etara kreditu-txartelarekin ordaindu nahi izanez gero.

Sarrera/Garraioa

  • Garraio publikoa: Bizkaibus, Lurraldebus, Euskotre.
  • Auto pribatua: gure bulegoetara autoz etorri nahi duenak aparkaleku publiko bat dauka Valdespinako parkearen azpian, bertan egiten diren lehenengo bi orduak doakoak izanik. Aparkalekurako sartu-irtena 634 errepide nazionaletik egiten da. Zerbitzuaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara, jaiegunetan izan ezik.
  • Bizikleta: Abiapuntu bulegoari erantsita espazio bat dago, bizikletak uzteko egokia.
  • Oinez Abiapuntu bulegoa dagoen kalea oinezkoentzako da, nahiz eta 8etatik 12etara bitartean merkantzien zamalanetarako espazio moduan erabiltzen den.

Aparkalekuaren atzipena Bizikleta-aparkalekua


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo