Liburutegiaren erabiltzaileek fotokopiagailu bat dute funtsa kopiatzeko.
Fotokopiagailua erabili ahal izateko txartela eskatu beharko da arretarako mostradorean, ezarritako prezio publikoa ordaindu ondoren.
Liburutegiko dokumentuak fotokopiagailura eraman ahal izateko Liburutegiko langileei eskatu beharko zaie baimena.
Liburutegiko funtsak liburutegitik kanpora fotokopiatu ahal izateko, bazkide txartela edo N.A.N.a erakutsi behar da eta ateratzen den egun berean itzuli.
Kasu guztietan, egile-eskubideak eta jabetza intelektualearen legeak errespetatuko dira.
Katalogoak:
Liburutegiko katalogoak Absysnet programarekin informatizatuta daude, eta egilea, titulua edo gaia oinarritzat hartuta edozein dokumenturen datuak aurki daitezke.
Liburutegian 3 terminal (OPAC) daude, jendeak kontsultak egin ditzan.
Informazioa liburutegiaren oinarria da. Irakurleak katalogo informatizatua (OPAC) kontsultatu dezake edo sarrerako mahaian galdetu.
Liburutegian armairuak daude, irakurlea bertan dagoen bitartean une horretan behar ez dituen gauzak gordetzeko.
Armairuak irakurgelaren ondoko atartean daude. Erabili ahal izateko euro bateko txanpona sartu eta giltza hartu beharko da.
Liburutegitik irten baino lehen armairuen erabiltzaileek beren gauzak atera beharko dituzte. Debekatuta dago giltza liburutegitik ateratzea. Liburutegia itxi ondoren, Liburutegiko langileek hustu egingo dituzte beteta geratu diren armairuak.
Atseden tokia:
Liburutegiaren sarrerako hallean atseden toki bat dago. Bertan edari beroak eta hotzak ateratzeko makinak daude.