Zerbitzua nola erabili
Itzuli
Liburutegian nahi duen pertsona oro sar daiteke, libreki eta doan. Hala ere, Liburutegiaren zerbitzuak erabiltzeko bi baldintza bete beharko dira:
- Zerbitzuaren erabiltzaile izatea, alegia, liburutegira joaten den pertsona oro. Horretarako ez da bertara joatea besterik behar.
Zerbitzuaren erabiltzaileak, ohikoak zein noizean behingoak, irakurgela eta ikasgelak erabil ditzake eta liburu, egunkari eta aldizkariak liburutegian bertan irakurri edo kontsultzeko aukera izango du, hau da: oinarrizko zerbitzuak erabili ahal izango ditu.
- Egoteko arauak bete ezean, erabiltzaileak galdu egingo du liburutegiaren zerbitzuak erabiltzeko eskubidea.
- Gainontzeko zerbitzuak erabiltzeko, bazkide izan behar da.
- Zerbitzuaren bazkide izateak bazkide-txartela edukitzea eskatzen du. Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoan azaltzen diren liburutegi guztien mailegu-zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen du.
- Bazkide-txartela doan da, eta ez du iraungitze-datarik.
- Berori lortzeko ez da baldintza berezirik bete behar, dagokion inprimakia betetzea besterik ez.
- Bazkideek helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa… aldatu edota bazkide txartela galtzen badute Liburutegian jakinarazi beharko dute.
- Bazkide txartelaren lehenengo berriztapena, galdu, lapurtu edo hondatuz gero, doan egingo da berria. Hurrengo berriztapenak kobratu egingo dira ezarritako prezio publikoaren arabera.
- ONA eta IZENPE txarteldunek horiek galdu, lapurtu edo hondatzea gertatzen bazaie, Liburutegiaren behin-behineko txartela eskatu beharko dute ONA edo IZENPE txartela berreskuratu artean.
- Liburutegiaren txartela aurkeztuta lortzen diren zerbitzuak liburutegiaren zerbitzu bereziak dira.
Gora