Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Mailegua


Itzuli

Aretoan mailegatzea

Zerbitzu honi esker zeure liburutegiko/sukurtsaleko 6 agiri eraman ditzakezu etxera. Horietako 3 liburu edo e-reader-ak izan litezke, 15 egunez mailega ditzakezunak eta, beste 3 CD, DVD, CD-ROM eta aldizkariak, 7 egunez eraman ditzakezunak.

Era berean, zerbitzu honek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegietan gehienez 16 agiri (8 liburu eta e-reader eta 8 CD, DVD, CD-ROM eta aldizkari) maileguan eramateko aukera ematen dizu.

Gainera, gelan ordenagailu portatil eramangarri eta tabletak (iPad-ak) mailegatzen dira. Gelan ere lupak eta eskuko skanerra mailegatzen dira.

Liburutegiaren mailegu-zerbitzu hau erabili ahal izateko, beharrezkoa da Irakurle Txartela izatea.

Txartela doakoa da eta lortzeko eskabide-orria bete baino ez da behar.14 urtetik beherakoen kasuan eskabide-orria euren guraso edo tutoreek sinatu behar dute. Txartela galduz gero, berau berriztu ahal izateko titularrak ezarritako prezio publikoa ordaindu beharko du.

Maileguan hartutako agiriak itzultzeko epea ez betetzekotan, egun batez etengo da zerbitzua, atzeratu den egun bakoitzeko eta agiri bakoitzeko. Etete hori Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren (EIPS) sare guztian gertatuko da.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo