Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Sakelako ordenagailuak eta Wi-Fi


Itzuli

Udal liburutegiko erabiltzaileek sakelako ordenagailuak erabiltzen

Zerbitzu honetan ordenagailu eramangarriak erabil ditzakezu internetera konektatzeko (doako zerbitzua), lanak egiteko (doako zerbitzua), aldizkari ofizialak kontsultatzeko (doako zerbitzua) edo agiriak inprimatzeko (inprimatutakoa ordaindu behar da). Horretarako honakoa egin beharko duzu:

Araudia

Ermuko Udal Liburutegiko ordenagailu eramangarrien mailegua ondoko baldintzetan egingo da:

  1. Ordenagailu eramangarrien mailegua eta Liburutegiko edo norberaren ordenagailuekin interneten nabigatzeko zerbitzua erabiltzeko erabiltzaileei arretarako mahaian eskatu eta horretarako entregatuko den inprimakia bete beharko da.
  2. Kontsulta azkarretarako ordenagailua gehienez 15 minuturako utziko da.
  3. Zerbitzu hauek erabili ahal izateko 12 eta 15 urte bitarteko pertsonek guraso edo tutoreen baimena beharko dute. Adin honetako erabiltzaileentzako ordenagailuak egongo dira.
  4. Zerbitzua modu egokian erabiltzeko eguneko erretserba-zerbitzua ezarriko da.
  5. Ordenagailua Liburutegian onargarriak diren xedeetarako bakarrik erabiliko da; berariaz debekatua dago beste batzuei (jabetza intelektuala, copyright, lizentziak...) eragin diezaieketen xedeetarako erabiltzea, bai eta eduki pornografikoak, indarkeriakoak, xenofobokoak eta antzeko informazioak eskuratzeko ere.
  6. Ordenagailu eramangarriak Liburutegiko instalazioen barruan bakarrik erabili daitezke eta inola ere ezingo da ordenagailua kanpora atera.
  7. Ordenagailu eramangarria gehienez ordubeterako utziko da (hartzeko eta entregatzeko denbora barne) eta puntualtasun osoarekin itzuli beharko da, ezarritako mailegu-txandak ez eragozteko. Mailegu zerbitzua Liburutegia irekitzeko orduan hasiko da eta, arratsaldeko azken orduan mailegatutako ordenagailuak, beranduena Liburutegia itxi baino ordu laurden lehenago itzuli beharko dira.
  8. Mailegua eskatzen duenak arduratu behar du ordenagailua zaintzen eta egoki erabiltzen. Ezingo da instalatutako hardwarea edo softwarea manipulatu. Jada ordenagailuan sartuta daudenetatik desberdinak diren programak ere ezingo dira instalatu. Erabiltzaileari entregatu zaion bezalaxe itzuli beharko da.
  9. Zerbitzua erabiltzen duenak ordenagailu eramangarrian akatsen bat ikusten badu Liburutegiko langileak ohartu beharko ditu. Bereziki eskatzailea ez den hirugarren pertsona batek erabil ez dezan arduratuko da.
  10. Udal Liburutegiko ordenagailuak mailegatzeko ezarritako arau hauek ez betetzeak, ekintzaren larritasunaren arabera, berehala bete beharreko neurrietariko bat hartzeko ahalmena emango dio:
    • Oso larritzat jo eta zigortuko da ordenagailu eramangarria nahita galtzea, suntsitzea edo hondatzea. Zerbitzua erabiltzeko debekua behin betiko ezartzeaz gain , erabiltzaileak ezaugarri berdinetako ordenagailua erosi beharko du. Neurri hori hartzea eta betearaztea Ermuko Udaletxeari dagokio.
    • Larritzat joko da ordenagailuen hardwarea eta softwarea manipulatzea eta kanpoko programak instalatzea ere, beste batzuei (jabetza intelektuala, copyright, lizentziak...) eragin diezaieketen erabilerak, eduki pornografikoak, indarkeriakoak, xenofobokoak eta antzeko informazioak eskuratzea eta eskatzailea ez den hirugarren pertsona batek ordenagailua erabiltzea. Kasu horietan guztietan zerbitzua aldi baterako erabiltzea debekatuko da. Debekualdia sei hilabetekoa izango da.
    • Hutsegite arintzat joko dira mailegatutako ordenagailua atzerapenaz itzultzea edota Liburutegiko giro egokia eta lasaitasuna haustea. Libutegiko langileek abisatuko dute, eta jarrera horrek iraungo balu, zerbitzua aldi baterako erabiltzea debekatuko da. Debekualdia bi hilabetekoa izango da.
  11. Liburutegiko langileek erreferentzia eta bibliografiari buruzko kontsultak atendituko ditu baina ez du laguntza teknikorik eskainiko.

Gora



© Ermuko Udala, 2012 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo