Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Dokumentuen antolamendua


Sailkapenaren mota

Apalategi bateko liburuaren irudia

Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) giza ezagutza guztia alderdi materialean nahiz kontzeptualean biltzen duen sailkapen bibliografikoko sistema da.

Zenbaki arabiarretan oinarrituriko idazkerak edozein hizkuntza eta alfabetotatik bereizten du, eta hain zuzen ere, horretan datza SHU sailkapenak nazioartean erabiltzeko duen baliorik funtsezkoenetako bat; izan ere, nazioarteko komunikazioetan eragozpenak murriztu egiten dira hizkuntzen aldetik.

Zenbaki hamartarren abiaburuaren arabera antolatutako zenbaki-sailkapena da. Egitura horrek aukera ematen du zenbaki jakin bat nahi bezain bestetan zatitzeko, zifrak ondoz ondoren gehituta, eta abiarazteko zenbakiak ez du hurrengo zenbaki handiagoa berdintzen. Beraz, SHU mugarik gabe handitu liteke.

SHU unibertsala da, salbuespenik gabe biltzen duelako ezagutzaren multzo osoa. Unibertsala izateak abantaila hau dauka: SHU sailkapenean dena sailkatu daiteke, baita sailkapenean bertan azaltzen ez diren errealitateen xehetasunak ere, kontzeptuen araberako antolamenduaren egiturari esker errealitate hori goragoko kontzeptu batean aurkitzeko aukera dagoelako.

Unibertsaltasun kontzeptua SHU sailkapenaren izenean bertan azaltzen da, eta arestian adierazitakoaz gain, munduko edozein lekutan erabiltzeko egokia dela esan nahi da. Nazioarteko lankidetzaren bidez berrikusi eta kudeatzen da, eta modu horretan unibertsalago bilakatzen da, ildo horretatik benetan unibertsalena den bibliografia-plantzat hartzen dela.

SHU alderdien araberako sailkapena da. Horrenbestez, fenomenoak zein alderditik hartzen diren, horren mendean egongo dira. Horrek esan nahi du fenomeno bat maila batean baino gehiagotan gertatu ahal dela. SHU sailkapen hierarkikoa da; horrek esan nahi du azpi-banaketa bakoitza beste hainbat osagai logikotan azpibanatu daitekeela. SHU sailkapen sintetikoa da. Zenbatutako mailak blokeak dira, eta horien gainean maila konposatu eta konplexuak eratzen dira, sailkapenak erabiltzen dituen idazkera-baliabide sintetiko batzuen bidez. Horrek aukera ematen du konbinatutako kontzeptuak zehazteko, sailkapenaren egileen mendean egon gabe, konbinaketa horren beharrizana aurreikusteko.

SHU-ren historiari eta muinari buruzko beste alderdi batzuk nahiz sailkapen horren aplikazio praktikoari buruzkoak AENOR-ek argitaratutako "Guía para uso de la CDU" lanean aztertu daitezke

Gora

SHU-aren egitura



La CDU es un sistema de clasificación temática de los libros que permite asignar a cada tema un código específico.

La CDU se llama decimal porque las cifras usadas para catalogar los libros se consideran como decimales, no como números enteros. Cada decimal, a su vez, puede subdividirse en un nuevo número decimal, sin que el orden de los números se altere.

Taula nagusiak

Taula nagusiak

Dewey-k ezarritako eskemak ezagutza hamar talde handitan banatzen zuen, zenbaki hamartarren sistemaren bitartez, eta talde horietako bakoitza azpibanatu ahal zen. Eskema horri jarraiki, SHU-k ondoko maila hauek zituen:


0. Gai orokorrak. Zientzia eta ezagutza.
1. Filosofia. Psikologia.
2. Erlijioa. Teologia.
3. Gizarte-Zientziak.
4. (Hutsik).
5. Matematikak eta Natur Zientziak.
6. Zientzia Aplikatuak. Medikuntza. Teknika.
7. Arte Ederrak. Jokoak. Ikuskizunak. Kirolak.
8. Hizkuntzalaritza. Filologia. Literatura.
9. Geografia. Biografiak. Historia.

Maila nagusietako bakoitza, hasieran, 10 azpi-mailatan banatuta dago, eta horiek, aldi berean, beste zifra batzuk gehituz banatu daitezke, SHU-k ezaugarri duen sailkapen hierarkikoaren abiaburuari jarraiki. Sarritan, modu aldaezinean ez bada ere, digitu bat batzeak lehengoaren mendean dagoen gaia adierazten du.

SHU-an digitu bakoitza frakzio hamartar gisa hartu behar da. Honela, 5-en ondotik 50/59 joango dira, 59en ondotik 590/599. 591en eta 592ren artean 591etik 591.9ra bitarteko azpi-banaketa guztiak egongo dira. Hemendik aurrera puntu bat idazten da, errazago irakurtzeko, eta zenbaki luzea deskonposatu egiten da hiru zifratatik behin puntua erabilita.

Kasu askotan, litezkeen hamar zifrak ez daude beteta, eta horrenbestez, kontzeptu berriak sailkatzeko horietara jo liteke eskemaren itxura aldarazi gabe.

Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo