Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

51 etxebizitza libre "Geltoki" U.E. 03an


Itzuli

Lehen Domingo Atxa enpresa zegoen orubean sustapen pribatu bidez 51 etxebizitza eraikitzea da asmoa.

Orubea Izelaieta kalearen, Gipuzkoa etorbidearen eta Geltoki kalearen artean dago, eta 8 metro inguruko desnibela dauka.

Proiektuak etxebizitza-eraikinez gain, plaza bat egitea proposatu du; alde batean irekia eta beste batean estalpekoa izango litzatekeen plaza, hain zuzen ere, eta bertara heltzeko eskailerak eta arrapalak egongo lirateke ertz guztietan, horrela bada, Gipuzkoa etorbidea eta Izelaieta arteko zirkulazioa posible izango litzateke.

Eraikuntza-lanak bi fasetan egingo dira. Lehenengo fasean 1. eta 2. atariak, eta bigarrenean 3., 4. eta 5. atariak.

Etxebizitzek azalera erabilgarri ezberdinak izango dituzte, 47,39 m2-tik 108,77 m2-ra bitartekoak, alegia. Etxebizitzen azalera eraikia guztira 5.893 m2-koa izango da.

Eraikinaren egitura U formakoa izango da, barruko plaza baten inguruan eraikiko da, eta BS+6 goiko solairu izango ditu.

Etxebizitza guztiek esekitokia daukate; eta horri esker, espazio publikoetatik arropa ez ikustea lortuko.

Sustapen honetako garajeak sotoetan egongo dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo