Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

"Diputazio (Mendebaldea)" U.E. 06an 52 etxebizitza libre egiteko proiektua


Itzuli

Zeharkalea eta Diputazio kaleen artean dagoen orubean, lehen Fundiciones Gorospe zegoen tokian, hain zuzen ere, sustapen pribatuko 52 etxebizitza eraikitzea da asmoa.

Orubeak 2.740,35 m2-ko azalera dauka. Eraikinak L forma dauka, bere egitura honakoa izanik: BS+5 goiko solairu. Horregatik kale berri bat (oinezkoentzako bakarrik ia-ia) egin daiteke Zeharkalearen eta Diputazio kalearen artean.

Eraikinera sartzeko aukera hauek daude: Diputazio kalean egongo den atari batetik edota kale berrian egongo diren beste hirutik.

Etxebizitzak 18 mota ezberdinetakoak izango dira eta etxebizitzon azalera erabilgarriak 47,39 m2-tik 108,77 m2-ra bitartekoak.

Etxebizitzen azalera eraikia guztira 5.173,20 m2-koa izango da eta eraikitze-lan hauei lotutako urbanizazioa, berriz, 1.285,60 m2-koa.

Hiri-ingurutik etorrita, eraikinetara iristea erabat erraza izango da eta aldi berean, eraikinen barne-banaketak ere horretara lagunduko du.

Gainera, etxebizitza guztiek esekitokia daukate; beraz, espazio publikoetatik ez dira ikusiko bertan esekita dauden arropak.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo