Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

"Aldapa (Hegoaldea)" U.E. 10ean 35 etxebizitza libre egiteko proiektua


Itzuli

Ermuko hiri-lurzoruan, Aldapa eta San Pelaio kaleek mugatutako lursailetan sustapen pribatu bidez zenbait etxebizitza eraikitzea da asmoa.

Partzela eraikigarria 843,69 m2-koa da eta eraikinaren altuera BS+5 solairukoa, bai Aldapa kaletik bai San Pelaio kaletik; beraz, eraikina modu mailakatuz egingo da eta Aldapa kaleko sestra azpiko solairuez baliatzea da ideia, bertan aparkalekuak eta trastelekuak egiteko.

Aldapa kaletik nahiz San Pelaio kaletik etorrita heldu daiteke etxebizitzetara. Etxebizitza guztiek esekitokia daukate, bide publikotik ikusten ez dena. Fatxada bistako adreiluzkoa izango da, eta harrizko plakazko estaldura izango du.

Hogeita hamabost etxebizitzak zazpi eraikuntza-mota ezberdinetakoak izango dira, eta 90,13 m2-tik 92,41 m2-ra bitarteko azalera erabilgarrikoak.

Sustapen honetan osagaiek azalera eraiki hauek izango dituzte:

Eta azalera eraikia guztira 7.955,08 m2-koa izango da.



Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo