Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

"Abeletxe" SSU 01 sektorean 118 etxebizitza, trastelekuak, lokalak eta garajeak egiteko proiektua


Itzuli

Abeletxe sektoreko 1A eta 1B lur-zatietan sustapen pribatu bidez 62 etxebizitza eraikitzea da asmoa. Eraikuntza U formakoa izango dela diseinatu da eta plaza baten inguruan eraikiko da. Egiturak beheko solairua gehi hiru goiko solairu izango ditu.

Beheko solairuko etxebizitzek lorategi pribatu txikitxo bat daukate loturik. Plaza azpian garajeak eta trastelekuak egongo dira. Era berean, hirugarren solairuko etxebizitzek, (eraikinaren buruhorman kokatuta daudenak, alegia), terraza handiak dituzte.

Etxebizitzak 24 mota ezberdinetakoak dira eta 79,71 m2-tik 102,36 m2-ra bitarteko azalera erabilgarrikoak. Etxebizitza guztiek esekitokia daukate eta bertako sareta-hormak espazio publikoetatik esekita dagoen arropa ikustea eragotziko du.

Plazatik atarietara iristen da eta atarietatik garajeetara, eskailera eta igogailuaren bidez.

Proiektuaren arabera, espazio publikoetara zein pribatuetara iristea erraza izango da, zalantzarik gabe.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo