Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hiri Antolamenduko Udal Plan Orokorra


Itzuli

Ermuko Plan Orokorra delako hirigintza-baliabidearen bidez, udalerriaren garapenerako eraikuntzan, azpiegituretan, kale eta bideetan, ekipamenduetan, instalazioetan eta beste hainbat arloren inguruan gauzatu beharreko jardueren plangintza egin da. Horrela bada, helburu horretarako, jarduera horiek izan beharreko baldintzak eta horiek guztiak burutzeko epeak ezartzen ditu.

Hiri-ordenazioako plan orokorraren azaleko orria

Plan Orokorrean hiru mailatan sailkatu da udalerriko lurzorua: hiri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbanizaezina, eta hiru lurzoru-mota horien ezaugarriak finkatu ditu, hori guztia maila goragoko legeen arabera. Lurzoru-mota bakoitzak erabilera orokorrak finkatzen ditu, gainera.

Horrela, hiri-lurzoruan, alde eraikigarriak eta aldeon erabilera zuzena ezarri ditu, burutzapen-unitate edo zuzeneko jardueren bidez. Lurzoru urbanizagarrian, zenbait sektore mugatu ditu, ondoren plan partzialen bitartez garatu beharko direnak. Eta lurzoru urbanizaezinean, lurron erabilera eta babes-maila aintzat hartuta zehaztu ditu lurzoruaren kategoriak.

Plan Orokorrak eraikuntza eta erabilerei buruzko arauak eta ordenantzak ere ezarri ditu, eta hirigintza-arloko kudeaketa eta planeamendurako baliabide ezberdinen izapidegintza arautzen du.


Gora



© Ermuko Udala, 2012 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo