Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Betiondo


Itzuli

Plan Orokorrak herriko kirol-gune nagusiaren ondoan eta Ongaraiko ikastetxeetatik hurbil mugatu du lurzoru urbanizagarriko sektore hau.

Jarduera hau dentsitate gutxiko eraikuntza da. Guztira 85 etxebizitza eraikitzea aurreikusi da; familia bakarreko etxebizitzak, binan binakoak eta elkarri atxikitakoak, bai eta altura txikiko blokeak ere.

Sektoreak bi sarbide izango ditu. Lehenengoa Betiondoko bidearen jarraipena izango da (Ongarai auzotik heltzen dena), eta bigarren sarbidea San Pelaio aldetik egingo da, bide-sarea itxiz.

Eraikuntza sakabanatuko aldea izango dela diseinatu da, eta berdegune eta arboladi zabalak izango ditu.

Sektorearen azalera guztira 130.000 m2-koa izango da.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo