Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ingurumena



“Nola sal edo eros daitezke zerua edo lurraren berotasuna?. Ideia hau bitxia da guretzat. Airearen freskotasuna ezta uraren distira ere ez dira gureak. Nola eros genitzake? Jakinaren gainean egon behar duzue: lur honen zati bakoitza sakratua da nire herriarentzat. Hosto berdea, hondartza hareatsua, basoko lainoa, zuhaitz arteko egunsentia, intsektu arreak... esperientzia sakratuak eta nire herriaren oroimenak dira. Gizaki zurien hildakoek euren lurra ahazten dute izarren arteko bidaiari ekiten diotenean. Gure hildakoak ez dira gure ama den lurretik urruntzen. Honen parte gara eta lore usaintsua, zaldia eta arrano handia gure neba-arrebak dira. Harkaitz malkartsuak, larre hezeak, zaldiaren gorputzaren berotasuna eta gizakia, familia berekoak dira guztiak. Ibai eta erreketatik doan ur gardena ez da ura bakarrik, gure arbasoen odola ere adierazten du. Salduko bagenizueke sakratuak direla gogoratu beharko zenukete eta horrela irakatsi zuen seme-alabei... Ibaiak ere gure anaiak dira egarria asetzen digutelako, gure kanoak eramaten dituztelako eta arrainak eskuratzen dizkigutelako. Eta lakuetako ur gardenetako isla fantasmagoriko bakoitzak gure jendearen bizitzako gertaerak eta memoriak kontatzen ditu. Uraren zurrumurrua nire aitaren aitaren ahotsa da".

Noah Sealth

Orain dela mende bat baino gehiago, seguruenik 1855eko urtarrilaren 21a (Poin Ellioteko Ituna sinatu zen eguna) baino hilabete lehenago, Noah Sealth indiar buruzagi handiak gaur egun oraindik “biziraupenaren bibliatzat” hartzen jarraitzen den mezu bat bota zuen Tribuen Kontseiluaren Asanbladaren aurrean.

Eta guk ez dugu ezer hobeagorik aurkitu ingurumena zer den azaltzeko, Noah Sealth biziraupenaren profeta indiarraren hitz horiek baino. Mezu hori bera jaiotzen ikusi zuen lurraren defentsan konprometitua dagoen gizon batena da; berak badaki hiltzen denean bertara itzuliko dela, lurrarekin bat egiten du eta ama deitzen dio.

Errekaldeko parkea

Zein urrun dagoen mezu hau gure gaur eguneko gizartetik, ia beti faltsua den ageriko beharrizanaren aitzakiaren pean lurra eta naturaren baliabide mugatuak bereizi gabe erabiltzen ahalegintzen den gizartetik, hain zuzen ere.

Web gune honek zabor gehiegi ekoizten dugula eta naturak eskaintzen dizkigun baliabideei probetxurik ateratzen ez diegula kontura zaitezen balio izatea nahi dugu eta gure akatsetatik ikasiz eta oso esfortzu txikiaz denok konbentzi gaitezen gaur egungo egoera hobetzeko, ekosistema zein mehatxatutako espeziea edo inguru eder bat defendatzeko asko egin dezakegula.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo