Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

MINGRANONDO / PUNICA GRANATUM


Itzuli

MINGRANONDO. San Pelaioko Plaza
MINGRANONDO. San Pelaioko Plaza

2-5 metroko zuhaixka da. Ondo drenaturiko lur aberatsa behar du. Muturreko tenperaturak jasaten ditu. Hosto berde-horixkak ditu eta udazkenean okre-laranja bihurtzen dira. Udaberriaren azken aldean loratzen dira eta gorrimin kolorea hartzen dute. Landatzen denean, zapore atsegineko fruitu gozoa ematen du. Basoko mingranondoa arantzatsuagoa da eta fruitu gazi-gezagoak ematen ditu. Mingranondotik medikuntzan erabiltzen diren droga asko ateratzen da. Sustraien azala tenia eta hesteetako beste har batzuk botatzeko erabiltzen da. Fruitutik, “granadina” izeneko xarabea lortzen da eta eztarriko gaixotasunak sendatzeko erabiltzen da. Loreak eta azalak tanino ugari dute eta lehorgarri moduan erabiltzen da.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo