Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
1970ean UNESCOk ingurumen-hezkuntza honelaxe definitu zuen: "gizakiaren eta bere kulturaren eta inguru fisikoaren arteko erlazioa ulertu eta hautemateko beharrezkoak diren trebetasunak eta jarrerak sustatzeko asmoz, balioak onartu eta kontzeptuak argitzen dituen prozesua da. Ingurumen-hezkuntzak erabakiak ere hartzen ditu eta herritarraren hurbileko inguruneari lotutako jokabide-kodeak gauzatzen ditu".
Zentzu honetan Administrazioak berak bideratu beharko ditu bere esfortzuak eraginak zuzentzera, zigorrak betetzera eta abar. Herritarrak ingurumenaren degradazioak sortutako gatazken konponbidean hausnartzera eta parte hartzera bultzatzen dituzten neurrien aitzindaria eta partaidea izan behar du.
Testuinguru honetan, ingurumen-hezkuntzaren ezinbesteko egitekoa da inguruneaz arduratzen diren elkarteak eta gizabanakoak uztartzen saiatzea, gero eta neurri handiago batean. Ingurumen-hezkuntzak gizarteko sektore guztiei dagokienez gero, komenigarria da jarduera-programa mota hauetan gizartearen sektore desberdinak sartzea. Badakigu ikasleengana jo behar dugula lehendabizi eta beraien heziketa indartzen lagundu behar dugula ingurumenari lotutako gai berezietan sakonduz, hezkuntza arautuak gai hauei programa edo antolaketa arrazoiak direla eta, ezingo lieke sakontasunez heldu eta.

Gune hau ikasleak gure ingurunean dauden ingurumenaren zenbait arazoren jabe izateko eta aipatutako arazo horiek ulertzen lagunduko dituzten oinarrizko ezagutzak zabaltzeko bideratuta dago. Laburbilduz, udalerrian dauden ingurumenaren arazoak konpontzeko parte hartzera bultzatzeko ikasleak.
Ikasleek naturarekiko errespetuzko eta babesezko jarreraren sustapena ere ezin dugu ahaztu eta bai taldeko bai banakako konpromisoa hartzea hobetze hauetan laguntzeko, ingurunea defendatzen duen pertsona kopurura gero eta handiagoa izateko asmoz.