Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Espainako klima


Itzuli

Espainiak klima epela du latitudeagatik eta itsasoz inguratuta dagoelako. Aire-masa hotzak iparraldetik datoz eta aire-masa beroak hegoaldetik. Atlantikoko ozeanoak eta Mediterraneo itsasoak klimarengan eragina dute, berau leuntzen baitute.

Zerua ilunabarrean

Gora

Europaren erdialdeko Atlantikoko klima

Gure klimatologia Europaren erdialdeko Atlantikoko motakoa da. Klima epela eta hezea da, denboraldi lehor edo idorrik ez edukitzeagatik eta urtaro hotz eta laburra izateagatik bereizten dugu besteetatik. Maila makroklimatiko honetan bere behin betiko aldagaien batez besteko balioak hurrengo hauek dira:

Klima-aldagaia eta batez besteko balioa
KLIMA-ALDAGAIA BATEZ BESTEKO BALIOA
Urteko batez besteko tenperatura 12-14ºC
Hilabete hotzenaren batez besteko tenperatura 6-10ºC
Hilabete beroenaren batez besteko tenperatura 18-20ºC
Izozte-denboraldiaren batez besteko iraupena 4 a 6 meses
(E.T.P.) URTEKO BATEZ BESTEKO EBAPOTRANSPIRAZIOA 650-750 mm
Urteko batez besteko prezipitazioa 8.324
Urteko batez besteko defizita 5.946
Denboraldi lehorraren batez besteko iraupena 7.135
Neguko prezipitazioa 8.324
Udaberriko prezipitazioa 8.324
Udazkeneko prezipitazioa 8.324


Gora

Tokiko klimatologia

Ombroklima hiperhezea, mediterraneoaren eragin falta eta neguko erregimen termikoa epel-freskoa dira honen ezaugarriak.

Urria eta apirila artea aretan gehienezko prezipitazioa lortzen du, maximoa abenduan eta minimoa martxoan dituelarik. Zazpi hilabete hauetan urteko prezipitazio guztizkoaren %87 baino gehiago biltzen da.

Denboraldi honetan zehar hileko prezipitazioak 100 mm gainditzen ditu, martxoan izan ezik.

Laino ugari dago urtean zehar eta airearen hezetasun erlatiboa altua da.

Neguak freskoak dira eta ez dira oso gogorrak. Izozte kopurua urtean 10 egunetik beherakoa da.

Udak leunak eta onak dira, bero handirik gabe. Erregimen termikoaren leuntasunak eta prezipitazio ugariek landare-jardueraren denboraldia zabala izateko aukera ematen dute, 10-12 hilabete artean. Jarraian, 20 urtetan zehar Ongarai Ikastetxean (egun Anaitasuna Ikastola) dagoen estazio meteorologikoan jasotako tenperatura eta plubiometria datuak gehitu ditugu.

Honen kontrola Jorge Totorika irakaslearen pazientzia handiko lan eskuzabalari esker egin ahal izan da. Berari eskertu behar diogu gaur datu hauek eskaini ahal izatea.

Tenperaturak eta balioa
Tenperaturak Balioa
Urtetik urterako batez besteko tenperatura 12,8ºC
Maximoen batez besteko tenperatura 17ºC
Maximoen batez besteko tenperatura
- hilabete hotzenarena- (Urtarrila)
10,5ºC
Maximoen batez besteko tenperatura
- hilabete hotzenarena- (Urtarrila)
24,9ºC
Minimoen batez besteko tenperatura
7,8ºC
Minimoen batez besteko tenperatura
- hilabete hotzenarena - (Urtarrila)
2,8ºC
Minimoen batez besteko tenperatura
- hilabete beroenarena - (Abuztua)
13,8ºC
Urtetik urterako batez besteko prezipitazioa ( l/m2) 1.430 mm.
Prezipitazio egunak urtean
171
Gehienezko prezipitazioa duen hilabetearen batez bestekoa (Apirila) 180 mm
Gutxieneko prezipitazioa duen hilabetearen batez bestekoa (Uztaila) 56 mm

Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo