Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Klima


Itzuli

Eguzkia hodei artean

Elementuen nahasketaren emaitza da klima, leku zehatz batean eguraldi moten segida.

Klimaren erabateko ikuspegia izateko eguraldiaren elementu ezberdinak banan-banan aztertu behar ditugu (tenperatura, hezetasuna, haizeak, presioak eta abar).

Tenperatura

Lurra eta atmosfera eguzkiaren erradiazioaren eraginez berotzen dira. Airearen tenperatura eta honen aldaketa hiru elementurekin harremanetan daude: latitudea, altuera eta lur eta itsasoek beroarekiko duten jokaera ezberdina.

Puntu baten bertikalean tenperaturak behera egiten du altuera gora doan heinean, troposfera-estratosferaren arteko banaketa mailara heldu arte, 6,4 gradu kilometro bakoitzeko.

Batzutan alderanzketa termikoak gertatzen dira, esaterako lurrazalarekin harremanetan dagoen airea goiko geruzetakoa baino beroagoa denean. Aire beroa hotzaren gainean dagoenez goitik beherako eta behetik gorako mugimenduak zailagoak dira estalki gisa jokatzen baitu. Honek lainoak edo izozteak sortzen laguntzen du eta kutsatutako airea metatzea errazten du. Hau guztia tenperaturaren banaketa bertikalari dagokionean.

Termometroa atzean hodei artean eguzkia duela

Latitudeak eta lurren eta ozeanoen konfigurazioak Lurraren tenperaturen banaketa horizontala mugatzen dute. Gune ekuatorialak eta tropikoen arteko guneak metro karratuko intsolazio gehien jasotzen dute, hauen gainean eguzki-izpiek zut erasotzen baitute.

Eguzki-izpiek lurrazala modu zeiharrean erasotzen duten latitude ertainetan tenperaturaren galera handiagoa da eta egunen eta gauen arteko hedadura termikoa ezberdintzen hasiko da.

Ozeanoak kontinenteak baino bi aldiz motelago berotzen eta hozten dira eta beraz, tenperatura erregulatzaile gisa jokatzen du kostaldeko klimetan. Itsasoak tenperatura hotzak eta beroak leuntzen ditu hedadura termikoa murriztuz.

Eragile guzti hauek jasaten ditu lurraren tenperaturak. Eragile horiek, beste faktore batzuen artean, lurraren klima motetan eragina dute.



Gora

Bitxikeriak

1592an, Galileok gorputzen zabalkuntzaren printzipioa aurkitu zuen eta uretan frogatu nahi izan zuen termometro xume bat lortzeko asmoz. Baina urak ohiz kanpoko zabalkuntza duenez, ez zuen ezertarako balio izan.

1641ean lehenengo termometro fidakorra lortu zen merkurioa erabiliz. Printzipio hau aurkitu eta gero beharrezkoa zen tenperatura areagotzearen eta zabalkuntza linealaren arteko erlazioa zehaztea.

1742an, Celsiusek ur garbia izozteko zero gradu erabili zituen, presio atmosferiko arruntean; eta baldintza berdinetan ura irakiteko 100 graduak erabili zituen. Celsiusen proposamenaz gain, Réaumur eta Fahrenheiten eskalek ere arrakasta izan zuten, gaur egun erabiltzen ez badira ere.

Tenperatura

Eraldakuntza



Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo