Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Etxeko zaborra


Itzuli

Bilketa

Lurperatutako edukiontziak

Etxeko zaborrak kolore berdeko edukiontzietan uzten dira. Torrekua plazan eta Zubiaurre eta Karabixa kaleetan bilketa hau lurperatutako edukiontzietan egiten da. Atzealdeko bilketa 7 tonako zanpatzeko kamioi batez baliatuta egiten da eta zarama poltsak atzealdetik sartzen dira kamioiaren kutxan.

Ibilgailuan gidari bat eta bi zamaketari doaz eta horiek arduratzen dira zaramaz betetako edukiontziak kamioi biltzailera hurbildu, behar bezala jarri, hustu eta edukiontziak berriro bere lekuan jartzeaz. Bilketa modu hau industrialdeetan eta landa bilketan erabiltzen da.

Alboko bilketa kamioi monooperatzaile batek egiten du eta honek eskuinaldeko beso mekaniko baten bidez biltzen ditu edukiontziak. Ez da zamaketaririk behar. Bilketa hau hiri-hondakinak biltzeko erabiltzen da.

Udalerriko edukiontzi batzuk

Lan ibilbide desberdinak daude: etxeko zaborren alboko bilketarako bi ibilbide, lurperatutako edukiontzien alboko gaikako bilketarako bat, eta atzealdeko bilketarako ibilbide desberdinak, industrialde edo landen zabor-bilketak egiten direnen arabera.

Zaborra uzteko dauden edukiontziak eguneroko erabilerarekin zikintzen dira eta neguan hamabostero garbitzen dira; udan, berriz, astero. Horretarako edukiontzi-garbitzaile deritzon kamioi bat dago, langile bakar batek erabiltzen duena. Alboko bilketarako kamioien antzera dabil, bere barnean modu mekanikoan sartzen ditu edukiontziak, presiozko ura eta detergentez garbitzen ditu eta behin garbiketa bukatutakoan jatorrizko lekura eramaten ditu.



Gora

Transferentzia

Segidako hainbat zamalan egin ondoren kamioi-trinkotzailearen kutxa bete egiten da eta beraz, ibilgailua transferentzia-gunera eramaten da. Transferentzia-gune hauetan zarama lekuz aldatzen da kamioi biltzaileetatik 20 tonatako edukiera daukan atoi trinkotzailera (transfer), atzealdeko kargaren kasuan, edo kutxa auto-trinkotzaileak aldatzen dira alboko kargaren kasuan, Lapatxeko zabortegira eramateko.

Eibarreko transferentzia-gunea. Lapatxeko zabortegitik 35 km-ra dago eta Ermuko udalerriaz arduratzen da. Normalean atoi trinkotzaile bi eta alboko bilketarako lau kutxa hutsez hornituta dago.

ERMUKO UDALERRIAN BILDUTAKO HHS KANTITATEAK (LAPATX, 2007)
Hilabeteak Kilogramotan adierazitako kantitateak
Urtarrila 499.154
Otsaila 456.674
Martxoa 496.342
Apirila 440.100
Maiatza 489.246
Ekaina 492.119
Uztaila 483.586
Abuztua 334.343
Iraila 460.038
Urria 490.821
Azaroa 0
Abendua 0
GUZTIRA 4.642.423
Ermuko transferentzia-gunea

Hainbeste zaborrek bilketa, garraio eta biltegiratze edo deuseztatze kostu handia adierazten dute. Prozesu hauek erraztu eta txikitzeko, zuk zeuk asko egin dezakezu oso ahalegin txikiaz. Saia zaitez beharrezkoa baino ez kontsumitzen eta erosketak egiterakoan ekidin itzazu poltsak eta beharrezkoak ez diren ontziak. Sortzen dugun hondakin kopurua murrizteko guztion konpromisoa behar da.


Gora

Tratamendua

Behin atoi trinkotzaileak edo transferentzia-guneko kutxak betetakoan, Lapatxeko zabortegian isurketa kontrolatua egiten da. Hau Azpeitiko Udalak kudeatzen du.

Lapatxeko zabortegia Azpeitiko herriko kanpoaldean kokatuta dago eta Debabarrenako eta Urola Erdialdeko mankomunitateetatik etorritako materia bizigabeak biltzen ditu.

Zabortegia 1987. urtean hasi zen funtzionatzen, eta 1.000.000 m3 edukiera dauka. Gaur egungo isurtze erritmoa jarraituz gero, aurreikuspenen arabera 6 edo 7 urteren buruan bete egingo da (egunero bataz besteko 180 tona materia bizigabe jasotzen ditu eta horietatik 100 inguru etxeko zaborrekoak dira).

Instalazioetan bi langile daude, bata pisatzeaz eta kontrolatzeaz kargutzen da eta bestea makinariaz (hau da, makina trinkotzaileaz eta isurketak banatzeko palaz).


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo