Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Atmosfera


Itzuli

Lurra inguratzen duen 200 kilometroko lodiera duen gas-estalkia da atmosfera. Bizitza mota ezberdinen defentsarako mekanismo nagusia da.

Airean proportzio iraunkorretan aurkezten diren osagai kimikoak hauexek dira:
Osagaia Ehunekoa
Nitrogenoa (N2) 78,1
Oxigenoa (O2) 20,9
Argona (Ar) 0,93
Karbono dioxidoa (CO2) 0,03
Karbono monoxidoa (CO) 0,00001
Ozonoa (O3) 0,000002
Sufre dioxidoa (SO2) 0,00000002
Nitrogeno dioxidoa (NO2) 0,0000001
Oxido nitrikoa (NO) 0,00000006

Lurraren atmosfera bizitzaren prozesuei lotzen zaie oinarrizko bi zikloen bidez: oxigenoarena eta karbonoarena.


Gora

Oxigenoaren zikloa

Oxigenoa landare eta animalia ia guztien energia-sistemen oinarrizko elementua da. Organismo bizidun hauek energia askatzen dute molekula organiko handiak oxidatzean, arnasaren bidez oxigenoa lortuz.

Aireak %21eko oxigenoa du gutxi gorabehera. Kontzentrazio hau milioika urteko landare berdeen fotosintesiaren emaitza da. Basoek eta planktonak sortzen dute atmosferaren oxigenoaren zatirik handiena. Deforestazioak eta ozeanoen kutsadurak ondorio oso txarrak izan ditzakete arnasten dugun oxigenoaren ekoizpena murriztean.

Animalien eta landareen arnasketa prozedurek ezartzen dute geroago karbono dioxidoaren (CO2) zati bat bezala askatuko duten oxigenoa.

Karbonoaren zikloa

Karbono dioxidoa planeten atmosferaren osagai arrunta da eta Artizarraren eta Marteren inguruan dago. Lurraren atmosferak duen CO2 batez bestekoa %0,033koa baino ez da. Aireak duen oxigeno aske kopurua 600 aldiz handiagoa da. Karbonoa urria da eta oxigenoa baino azkarrago birziklatu behar da.

Karbonoaren zikloa konplexua da, landare berdeen fotosintesian eta hauen arnasketan berau askatzean karbonoa ezartzean datzan arren.

Arnasten dugun airea

Zeru trumoitsua

Sarritan industria, ibilgailuen jarioak, berogailuak eta hondakinen erreketa bezalako iturri desberdinetatik datozen sustantzia bitxiak ditu.


Gora

Atmosfera mehatxatuta dago

Leherketa nuklearrek eta garaiera handiko airezko erreaktoreek eguzkiaren erradiazio ultramore arriskutsuetatik babesten gaituen ozono geruza desegin dezakete.

Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzatik datorren karbono dioxidoak (C02) beroaren kanporanzko irradiazioa (berotegi-efektua) oztopa dezake eta munduko klimak aldatu.

Bero-alderanzketa

Zenbait kasutan, atmosfera geruza ezberdin asko izaten ditu eta tenperaturak, altuera zehatz batean, gora egiten du behera egin beharrean. Bero-alderanzketa honek kutsadura mantentzen du beheko geruzan estalki baten azpian egongo balitz bezala. Horrela, arrisku handiko kontzentrazio mailak lor daitezke denbora laburrean. Bero-alderanzketan aire hotza beheko aldean mantentzen da –eta ez alderantziz, ohikoa den bezala- eta ez du gora egiten aire beroa baino lodiagoa delako. Horrek kutsatzaileak metatzeko aukera ematen du.

Berotegi-efektua

Gizakien jardueretatik eratorritako karbono dioxidoaren (CO2) handitzen doazen zatiak atmosferan klima aldaketak ekar ditzake Lurraren gainazaleko tenperaturan eragina baitu. Gertakari honetan du oinarria berotegi-efektuak.

Berotegi-efektuak atmosferan handitzen ari den CO2 kopuruaren eta lurretik isurtzen den irradiazioaren, bereziki gizakien jardueren emaitza den irradiazioaren arteko elkarrekintzan du jatorria.

Ozono estratosferikoak erradiazio ultramorearen zatirik handiena iragazten du. CO2 –ak eta hezetasunak gure azalean bero forman antzematen ditugun erradiazio infragorriak xurgatzen dituzte.

Lurrazalera heltzen den argiaren herena gutxi gorabehera espaziorantz islatzen da berriro. Gainerako bi herenak lurreko materialek xurgatzen dituzte.

CO2 noranzko bakarreko iragazki gisa jokatzen du. Argi ikusgaia norabide batean pasatzen uzten du baina kontrako noranzkoan egitea galarazten du. Honek atmosferaren tenperatura handitzea ekar dezake. Honek kasko polarren fusioa ekar dezake eta beraz, ozeanoen maila igotzea eta baita kostaldeko eremuak urez betetzea ere, hiriak barne.

Hondamendi hauei aurrea hartzeko modua basoak babestean eta gizakien jarduerak atmosferara egiten dituen CO2-ren isurpenak kentzean datza.


Gora

Ozono geruzaren eginkizuna

Ozonoa eguzki izpiek oxigenoan duten eraginaren ondorioz sortutako gasa da. Ozonoa ez balego ez litzateke bizitzarik egongo Lurrean. Eguzkiaren erradiazioaren osagaiak diren izpi ultramoreek, proportzio handian ehun bizidunak suntsitzen dituzte. Atmosferaren ozonoak eguzki-izpien erradiazio gehienak atxikitzen dituen iragazki gisa jokatzen du. Honi zor zaio, hain zuzen ere, atmosferaren geruza honetan ikus dezakegun tenperaturen handitzea.

Ozono geruza suntsitzeak hurrengo ondorioak ditu gizakien osasunarengan:

Kutsadura atmosferikoa

Fabrikak zerua kutsatzen

Airearen kalitatea aldatzen duten energien gai edo itxurak airean egotea, beti ere pertsonei, ekosistemei edo edozein motako ondasunei arriskuak, kalteak edo min larriak badakarzkie.

Kutsatzaileen isurpen-fokurik nagusienak hurrengoak dira:

Kutsatzaileak %-tan
SEKTOREA Sufre dioxidoa (SO2) Nitrogeno oxidoa(NOx) Partikulak
Energia 73 68,5 31,7
Zementua 3,2 3,7 27,2
Siderurgia 6,4 2,6 24,3
Kimika 7 18 6
Elikadura 3 3 3

Ikus dezakegunez atmosferak, arnasten dugun airearen kalitatea hondatzen duten kutsatzaileen izugarrizko isurpen etengabea jasan behar du. Kutsadura atmosferikoaren ondorioek gizakien osasunari, ekosistemei, klimari eta eraikinei erasaten diete.

Atmosferara kutsatzaileak isurtzea saihesten duten neurri zorrotzak hartzea ezinbestekoa da.


Gora

Gizakion osasunarengan kutsadura atmosferikoak dituen ondorioak


Gora

Ondorioak ekosistemetan (Euri azidoak)

Euri azikoek hirietan sortzen dutenaren irudia

Barnealdeko urak (lakuak, urtegiak, ibaiak) azidotzeak ondorio oso larriak ditu uretako ekosistemetan. Suedian, 6.000 laku inguruk kalte larriak dituzte uretako biologian eta 2.000 inguru arrainek bizitza galdu dute. Arazo hau gero eta herrialde gehiagora hedatzen ari da. Lakuen eta ibaien azidotzea areagotzeak uretan disolbatutako aluminio-ioien edukia handitzea dakar. Aluminio-ioia organismo gehienetarako oso toxikoa da.

Sufre dioxidoaren (SO2) eraginpean dagoen landaretzari gorri-laranja koloreko punta-nekrosia agertzen zaio, klorofilak duen sintetizatzeko mekanismoaren zailtasunak sortutakoa.

Nola sortzen dira euri azidoak?

Azidotze-prozesua honela sortzen da:

Lurrera itzultzeko prozesua bi modu ezberdinetan gerta daiteke:



Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo