Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Zuhaitzen gida


Magnolia-lorea

 

 

“Al olmo viejo, hendido por el rayo
y en su mitad podrido,
con las lluvias de abril y el sol de mayo,
algunas hojas verdes le han salido ...
... Mi corazón espera
también, hacia la luz y hacia la vida,
otro milagro de la primavera”

 

 

Antonio Machadok idatzi eta J. M. Serratek hain ongi musikatu zuen poema honek gizakia eta zuhaitzaren arteko harreman estua ekartzen digu gogora. Presaz eta bizitzeko astirik gabe bizi den gizarte hirizale honetan ez gara ohartzen harreman horren sendotasunaz, baina bera, zuhaitza, beti izan dugu ondoan, gure mendi eta inguruetan.

Gutxi dagoenean soilik ohartzen gara zuhaitzaren balioaz, eta aldameneko herrialde idor horiek ikustean pribilegiatu sentitzen gara kale-kantoian dagoen zuhaitz hori adiskide leialtzat edukitzeagatik; berak iragartzen digu udaberriaren mraria, berak ematen digu Santixauetan atseden hartzeko behar dugun gerizpea, berak pintatzen ditu gorri-horiz kaleak udazkenean, eta neguan, ostera, hostoak galtzen ditu eguzki-izpitxo hori falta ez dakigun, hain da atsegina.

Laurogeigarren hamarkadaren hasietarik hona gure udalerrian birmoldatutako kale eta espaloi bakoitzean, urbanizazio berri bakoitzean, udalerrian zabaldutako gune bakoitzean arbolak izan dira bizitasunaren seinale; batzuetan bertakoak eta urkia, haritza edo pagoa bezain ezagunak; eta beste batzuetan, exotikoagoak, gingkoa, lilkindanbarra edota o astigar-azukrea bezalakoak.

Gure kaleetako zuhaitzak, gazteak izanik ere, herritarron gizatasuna islatzen du; bere orban eta zauriek hainbat gauza adierazten dute gutaz: gure gizalegea, elkartasuna, izaki bizidunekiko errespetua. Zuhaitz horrek gogoratzen digu zenbat gauza ditugun oraindik ere egiteko.

"Ermua Hiriko Zuhaitzen Gida” hau udalerriko ikasleentzat prestatu dugu. Lan honen helburu nagusia ondokoa da: hiri barruan kokatutako lorategi, parterre edo jolas eta aisialdirako guneetan dauden zuhaitz eta zuhaixka motak eta horien kokapena ezagutaraztea.

Ermuko ikastetxeetako ikasleek experientzia dute zuhaitzen egoera urtar oan zehar jarraitzen, horrelako lehen ekimena martxan jarri baikenuen 1993-1994. ikasturtean. Harrez geroztik, Ermuko berdegune eta lore guneak ugaritu eta aldatu egin direnez, beharrezkoa deritzogu datu horiek guztiak eguneratzea eta kaleratzea..

Jakin badakigu agiri hau ez dela behinbetikoa izango, Hiri antolamendurako Plan Orokorrak proiektu berri ugari aurreikusten baititu. Hortaz, denbora laburrean azpiegitura berriak sortzearekin herriko itxura erabat aldatuko da berriz ere.

Argitalpena modu irakurterrazean antolatu dugu, kontsulta lanak errazteko. Espezie bakoitza lantzerakoan testu zehatz eta laburrak eman ditugu, ezagutza sakonagoetarako berezitako eskuliburu ugari daudelako merkatuan.

Argitalpenak bi zati ditu, batetik koniferoak (hostorik galtzen ez dituzten zuhaitzak) landuz eta, bestetik, hostozabalak (hostoak galtzen dituztenak). Azken atal gehigarria ere txertatu diogu, zuhaixka espezieena hain zuzen.

Halaber, aparteko trataera eman diogu San Pelaio plazako lorategiari, bere espezien ugaritasun eta berezitasunagatik.

Magnolia-lorea

Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo