Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ura


Itzuli

Ura hiru modutan agertzen da atmosferan: ur-lurruna, ur likidoaren tantak (hodeietan, lainoa eta euria) eta izotza (izotz-kristala, txingorra, elur malutak). Lurrunketaren (sublimazioaren), kondentsazioaren eta fusioaren bidez igarotzen da ura egoera batetik bestera.

Urak lurrazalaren %70 hartzen du. Metatutako ur-lurruna itsaso eta lurraren gune hezeetatik dator, lurrunketaren bidez. Ura kondentsazioaren eta geroago prezipitazioen bidez irteten da airetik.

Atmosferaren aireak ez da inola ere ur-lurrunik gabe agertuko, hau da, inoiz ez da erabat lehor egongo, troposferaren beheko geruzetan behintzat.


Gora

Antzigarra

Gau hotz eta garbietan lurra hozteak alderanzketa termikoa sortzen du airearen beheko geruzetan. Hauen ur-lurruna landareen gainean jartzen da eta zuzenean izotz bihurtzen da –sublimazioa-, antzigarra sortuz.

Hodeiak

Hodeiak mendi gainean

Milioika ur-tanta edo izotz-partikula arinek eta txiki-txikiek osatzen dituzte. Ura ihintza puntutik behera edo gutxiagora hozten denean sortzen dira eta orduan kondentsazioa sortzen da.

Ur-lurruna atmosferan dauden ke partikulak, hautsa eta gatzen gainean kondentsatzen da beti.

Kondentsazioa ez da aire garbi-garbietan gertatzen.

 

Sailkapena


Gora

Lainoak

Kondentsazioa lurretik hurbil dagoen aire geruza egonkor batean gertatzen denean lainoak sortzen dira. Airean ur-tanta txiki-txikiak esekiz sortzen da lainoa. Ur-tanta horietariko bakoitza kondentsazio-gune baten inguruan osatu da.

Emakumea laino artean

Hauek adierazten duten ikuspen horizontal mailaren arabera hurrengo hauek ditugu:


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo