Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Azken isurketa


Itzuli

Itsaspeko hustubide baten itsasoko irteera

Azkenik, hondakin ura ibaietara, lakuetara edo itsasora isurtzen da. Askotan, ur azpiko isurleak erabiltzen dira azken isurketa horrek hondartza hurbiletako bainurako uretan edo hirigune inguruetako uraren kalitatean eragin negatiborik izan ez dezan.

Uraren eskasia, bai etxerakoa, bai erabilera industrialekoa, handitzen doa munduko hainbat herrialdetan; horietan, agintariak tratatutako urak berrerabiltzen hasi dira akuiferoak betetzeko, jangarriak ez laborantzak ureztatzeko, prozesu industrialetarako, jolaserako edo beste erabilera batzuetarako.

Mota honetako proiektu batean, Denver hiriko Potable Reuse Demonstration Plant-en, Coloradon, tratamendu prozesuak ohiko lehen mailako eta bigarren mailako tratamenduak hartzen ditu; ondoren, karea bidezko garbiketa egiten da esekita dauden konposatu organikoak ezabatzeko. Prozesu honetan zehar, ingurune alkalino bat (pH altua) sortzen da prozesua indartzeko. Hurrengo urratsean, birkarbonatazio bidez pH neutrora itzultzen da.

Ondoren ura harea eta egur-ikatz geruza ugaritatik iragazten du eta amoniakoa ionizazio bidez ezabatzen da. Pestizidak eta oraindik esekita dauden gainerako konposatu organikoak karbono aktibaturiko iragazki pikortatu batek xurgatzen ditu. Birusak eta bakteriak ozonizazio bidez kentzen dira. Fase horretan, ura kutsatzailerik gabe egon behar litzateke, baina segurtasun handiagorako, ikatzaren gainean bigarren xurgapen fase bat eta alderantzizko osmosia aplikatzen dira, eta azkenik, kloro dioxidoa gehitzen da kalitate goreneko ura lortzeko.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo