Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berrerabiltzea


Itzuli

Hondakin urak berreskuratzea deritzogu hondakin urek berriro erabili ahal izateko jasaten duten tratamendu edo prozesuari. Aldiz, berrerabiltze zuzena, hondakin urak helburu onuragarriekin erabiltzea da. Horrez gain, hondakin uren berrerabiltze zuzenak, berreskuraturiko urak banatzeko hodi edo beste eroapen bide batzuen beharra du.

Soloa ureztatzeko makina

Azken hamarkadetan, arazketa tratamendu aurreratuak jaso dituzten hiri hondakin urak aprobetxatzeko interesak gora egin du. Ur horiek aprobetxatu eta alferrik ez direla galdu behar direla uste dutenen ideiak eta uraren eskasia gora doala eta ingurumena babesteko arazoak batzen baditugu, ur eskasia jasaten duten lurralde askotan, hondakin urak berrerabiltzeko aukera bat izateko inguru errealista lortuko genuke.

Berrerabilitako uren erabileren artean ondorengoak dira nagusienak: nekazaritzako lurrak eta lorategiak ureztatzea, banaketa sistema bikoitzen bidez zerbitzu higienikoak hornitzea, xede estetikoa edo ingurumenari lotutakoa, eta helburu industrialetarako erabilera.

Hondakin urak berrerabiltzeak osasun publikoa babesteko neurriak hartzera behartzen du. Hondakin urak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko prozesu orotan gizakia arriskuan egon ohi da beti infekzio-eragileen aurrean. Berrerabiltzeko hondakin urak erabiltzera bideraturiko tratamenduaren ikuspegi nagusia mikroorganismo patogenoak (bakterio, birus, protozoo edo helminte jatorrikoak) hein handi batean murriztea da. Horrez gain, usain txarrak eta berrerabiltze praktikan eragin negatiboa izan dezaketen beste gai batzuk ezabatzea ere helburu du; hala nola, ihinztagailuak eta tanta erortze bidezko ureztapenerako pitak trabatzen dituzten solido esekiak.

Osasun publikoa babesteko asmoz, ahalegin handiak egin dira berreskuratutako urak era seguru batean erabili ahal izateko baldintza eta arauak ezartze aldera. Arau horiek osasun alorreko irizpideetan dute oinarria, eta ez dute kontuan hartzen ez tratamenduaren teknologia, ez eta ura aplikatzeko era ere; horrez gain, berreskuratutako urak uztengan eta lurrarengan duen eragin potentziala ere ez da aintzat hartzen.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo