Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Edateko ur bihurtzea


Itzuli

Errotabarriko Edateko Uren Araztegia. Irudi panoramikoa

Giza kontsumorako egokia izan dadin, bildutako ura tratatu beharra dago, batik bat lurrazaleko iturrietatik datorrena, honek industriaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren eragina jasan ohi baitu.

Ermuak Errotabarrin Ur Edangarria Tratatzeko Estazioa (UETE) du. Puntu honetan ur landugabeak arazketa prozesu fisiko-kimiko bat jasaten du, dituen kutsatzaileak kentzeko. Horrela, kontsumorako egokia den ura lortzen da.

Uraren oinarrizko hiru kutsatzaile mota daude: mineralak (metalak, konposatu kimikoak), organikoak (garbigarriak, gasolina, eta abar), eta biologikoak edo mikrobiologikoak (birus, bakterio eta parasitoak).

Errotabarriko Edateko Uren Araztegia. Atzeko aldea

Prozesu fisikoa honetan datza: tratamenduaren hasieran koagulatzaileak eta malutatzaileak gehitzen zaizkio; horiek uretan disolbaturiko materialen sedimentazioa errazten dute. Prozesu hau dekantagailu izeneko tanga handi batzuetan ematen da; horietatik, ura abiadura handian pasatzen da. Ondoren, ura hareazko filtroetatik pasatzen da, dekantazio prozesuan kentzea lortu ez diren partikulak hartzeko.

Prozesu kimikoan zehar kutsatzaile mikrobiologikoak ezabatzen dira. Hori urari desinfektagarri bat gehituz lortzen da, Ermuko kasuan, Kloro Gas izenekoa. Konposatu hori bi unetan gehitzen da: lehenik eta behin, nahasketa ganberan tratamendua hasi aurretik, tratamenduak dirauen bitartean, eragile kutsatzaileak ezabatzen dira eta, ondoren, kloratzaile automatizatu batzuek kloro maila doitzen dute (0,8 PPM) UETEtik irtetean.


Kontsumo publikorako urek sareko puntu guztietan erabateko desinfekzioa bermatu ahal izateko adina kloro izan behar dute.

Herritarrok kontsumitzen dugun uraren kalitatea bermatzeko xedez, aldiro analilsiak egiten dira banaketa sarearen hainbat puntuetan, ura jasotzen den lekuetan eta edateko uraren transferentzia estazioan. Analitikak 'LABAQUA' laborategiak egiten ditu, horrelako probatan aditua delako eta alor horretan jarduteko Euskal Herrian Osakidetzak eskatzen duen ziurtagiaria (akreditazioa) duelako .

Analitika horien emaitzak taulatan eskura ditzakezu ondoko loturaren bidez:

 
EDATEKO URAREN ARAZKETAREN KALITATEA
Data Deskripzioa Dokumentuak
2017/06/30 2017ko maiatzaren egindako analisiak Atzitu
2017/06/09 2017ko apirilaren egindako analisiak Atzitu
2017/03/31 2017ko martxoaren egindako analisiak Atzitu
2017/02/28 2017ko otsailaren egindako analisiak Atzitu
2017/01/31 2017ko urtarrilaren egindako analisiak Atzitu
2016/12/29 2016ko abenduaren egindako analisiak Atzitu
2016/11/30 2016ko azaroaren egindako analisiak Atzitu
2016/10/31 2016ko urtarrilaren egindako analisiak Atzitu
2016/09/30 2016ko irailaren egindako analisiak Atzitu
2016/08/31 2016ko abuztuaren egindako analisiak Atzitu

Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo