Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Banaketa


Itzuli

Ermuko ur-horniduraren eskema

Eskemaren deskripzioa [D]

Ongaraiko ur-andela

Behin tratatu ondoren, ura azken erabiltzaileari banatzen zaio. Hor sartzen dira ponpaketa eta ura etxebizitza guztietara iristea ahalbidetuko duen nahikoa presio sortzeko lanak. Kalitate kontrola da fase horretako elementu garrantzitsu bat, kontsumitu aurretik osasun kontroleko azken puntua baita.

UETEn tratatutako ur guztia Ongaraiko tangara bidaltzen da. Hormigoizko tangak 3000 m3-ko gaitasuna du.

Puntu horretatik udalerriko goialdea hornitzen da. Errebalburuko tanga ere hornitzen du, 1.550 m3-ko ahalmena duena. Tanga horrek udalerria hornitzen du. Errebalburutik hornitutako sektoreak beste erreserbako tanga bat du, Errotabarriko tanga, puntako orduetako eskariak erregulatzeko balio duena.

Biltegiratutako ura hoditeri sisteman sartzen da eta sistema horrek etxebizitza bakoitzeko hartuneetara banatuko du gero. Ermuko sare orokorreko hodiek 350 mm eta 50 mm arteko diametroa dute. Hodiak galdaketa-harikorrekoak, galdaketa-grisekoak eta, fibrozementuzkoak eta polietilenozkoak dira. Bada PVCko hodirik ere.

Etxebizitzetako hartuneek 60 eta 15 mm arteko diametroa dute eta ohiko materialak polietilenoa eta burdin galvanizatuta dira. Badira ere berunezko hartuneak.

Ur-instalazioen irudia


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo