Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Arazketa


Itzuli


Udalerriaren airetiko ikuspegia

Munduan sortzen diren hondakin uren isurketa gehienek ez dute tratamendurik jasotzen. Ibai, itsaso edo aintzira hurbilenera isurtzen dira soilik, eta sistema naturalek, eraginkortasun eta arrisku handiagoarekin edo txikiagoarekin (kasuaren arabera), hondakinak degradatzen uzten dira, era naturalean. Herrialde garatuetan gero eta isurketa proportzio handiagoa tratatzen da hondakin uren araztegietan, ibai edo itsasoetara iritsi aurretik.

Orokorrean, tratamendu horien helburura isurketaren kutsadura maila murriztea eta ingurumenarentzat kaltegabe bihurtzea da. Helburu horiek betetzeko, hainbat tratamendu mota dago, urak dakartzan kutsatzaileen eta beste eragile orokorrago batzuen arabera. Izan ere, arazketa instalazioaren kokapenak, klimak, eragindako ekosistemak, eta beste hainbat faktorek eragin zuzena dute horretan.

Kutsatzaileak ezabatzea lortzeko hondakin uren tratamendua egiteko hainbat modu dago.

Hondakin uren kutsatzaileak ezabatzeko bidearen arabera, bide fisikoak, kimikoak eta biologikoak bereiz daitezke. Normalean, tratamendu sistema (edo prozesuaren fasea) bide ezberdinen konbinazioa izaten da. Sailkatzerako orduan, nagusitzen den eragina hartzen da kontuan.

Ur-araztegia

Bestalde, hondakin uren tratamendu sistemak arazketa prozesuan lorturiko errendimenduen edo aurkitzen diren arazketa fasearen arabera sailka ditzakegu. Baliteke sailkapen hau erabiliena izatea, nahiz eta aurreko kasuan bezala, ez den posible tratamendu jakin bat fase zehatz batean kokatzea, edo arazketa faseak prozesu guztia izendatzen duen.

Aurretratamendua eta lehen mailako tratamendua arazketa sistema guztientzat berdina da, soilik barneratzen dituen automatizazio mailetan bereizten delarik. Izatez, ez da tratamendu sistema, baina arazketa sistemaren hasieran duen erabilgarritasuna frogatzen du ur horietan dauden zenbait elementu ezabatzen dituelako; izan ere, elementu horiek prozesuan sartuz gero, funtzionamendua oztopatuko lukete (hala nola, solido higikorrak, hareak, koipeak, olioak, eta abar). Ondorengoak bil ditzake: solidoen arbastua, harea kentzea, koipea kentzea, lehen dekantazioa eta urmaeleratze anaerobikoa.

Bigarren mailako tratamendua biologikoa izan ohi da, eta, gehienetan, araztegi bateko tratamendu lineara sartzen da lehen mailako tratamenduaren ondoren. Ondorengoak aipa daitezke: lohi aktiboak, urmaeleratze fakultatiboa, urmael aireztatuak, zohikatz-ohantzeak eta biodiskoak.

Ur-araztegi baten irudia

Horiek guztiek hondakin uren bigarren mailako tratamenduaren adibide dira, gero tratamendu sistema osoari izena ematen dieten arren.

Hirugarren mailako tratamendua, izaera biologikoa edo fisiko-kimikokoa duena; gehienetan, bigarren mailako tratamenduaren ondoren kokatzen den tratamendu multzoa da. Ondorengoak sailka daitezke horren barnean: nitrifikazio-desnitrifikazio prozesuak, fosforo ezabaketa prozesuak, biodiskoak eta bakterio-ohantzeak, madurazio urmaeleratzeak, makrofita urmaelak, iragazki berdeak eta lurrari aplikaturiko sistemak orokorrean, filtrazioa eta ultrafiltrazioa, ozonizazioa eta erradiazio ultramorea.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo