Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Nahikoa da etxeko iturria irekitzea zaporerik, usainik eta kolore zehatzik ez duen likido bat ateratzeko, hodirik trabaturik ez badago, jatorria duen putzua kutsaturik ez badago edo behar den bezala tratatua izan bada; horren izena ura da.
Baina ura gure etxera irits dadin, hornidura sarea dago elementu ugariz eta pertsonen eguneroko lanaz osatua. Pertsona horiek Ermuko biztanle ororen hornidura osasun eta higiene baldintza egokietan berma dadin beharrezkoak diren pauso guztiak kontrolatzen dituzte.
Ura ondasun natural baliotsuenetarikoa eta bizitzarako beharrezkoenetarikoa denez, naturara ahalik eta garbien itzultzeko ardura dugu.
Uraren ziklo osoa ezagut dezazun, orrialde honetan uraren horniketa prozesua zehazten dizugu, biltzen denetik zure etxeko iturrira iristen den arte.