Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udalaren gardentasuna logotipoa

Egiten ditugun jarduerei buruzko informazioa zabalduz eta Ermuko herritarrek eskura dituzten prestazio eta zerbitzuen berri emanez, Udala herritarrengana hurbiltzen jarraitzeaz gain, Ermuko udalean udal baliabideen kudeaketan, herritarrekiko arretan eta gizarteari kontuak azaltzeko orduan gardentasun-kultura sustraitzeko eta sustatzeko lanetan konprometiturik gaude. .

Ermuko udalean ez da nahikoa legeak bete-betean betetzea, haruntzago joan nahi dugu eta boluntarioki, gure gobernu-jarduna gardentasunean eta erantzukizunean oinarritu nahi dugu. Hala egiten dugu konbentzituta gaudelako.

Horregatik gardentasuna bultzatu dugu gure kudeaketa eta eguneko jardunaren ikurra bihurtuz, kudeatzaileen gainean kontrol zorrotzak egiteko aukera sortuz, proposamenak aurkeztuz eta zeregin sortzailea bultzatuz. Horrela, eta besterik ez, konfiantza eta herritarrek berea den informazioa berreskuratzea ahalbideratzen da, azken finean gizarte arduratsuagoa, informatutagoa eta inplikatuagoa izateko aukera ematen da.

Baina gardentasun kontu hau, batez ere, aukera bat da, bai etxe barruan gure barneko antolaketa eta lan egiteko modua hobetu behar dugulako, bai eta etxetik kanpo ere, herritarrek udalean konfiantza izan dezaten eta hurbilago dagoen erakunde bat bezala har gaitzaten.


Informazioa erakunde eta
antolaketari buruz


Gobernu-organoen
bilkurak


Estrategia eta
gobernuaren jarduera


Ekonomi
kudeaketa


Udalaren
kontratuak


Hirigintza eta
Ingurumena


Udal arau eta
ordenantzak




© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo