Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Trafiko isunei alegazioak aurkeztea


Itzuli

Zein da helburua?:
Trafikoko arauak urratzeagatik jarritako salketa eta isunen aurrean, herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko deskargu-orriaren eredua herritarren eskura jartzea
Zein unitatek tramitatzen du?:
Herritarren Segurtasunerako alorrak
Zein organok erabakitzen du?:
Herritarren Segurtasun alorreko delegatua den Alkateordea
Non aurkeztu eskaria?:
Informazio eta Erregistroa. Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
Noiz aurkeztu behar da eskaria?:
Ikus oharrak
Administrazio isiltasuna:
Eskabidea onartu esan nahi du
Norentzat da?:
Hiri barruko herri bideetan trafiko, zirkulazio eta segurtasunerako erabilera arautzen duen udal Ordenantza urratzeagatik salatuak izan diren pertsonak
Zein dokumentu behar da?:

Deskargu-orria, bertan espedientearen kodea, salaketaren eguna eta automobilaren matrikula adierazi beharko direlarik. (Datu horiek salaketaren jakinerazpenean agertzen dira)

Araudia:
Uztailaren 25eko 18/1989 Legea, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Oinarri-arauek ezartzen dituena
Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Oinarri-arauen Legeko testu artikulatua onartu zuena, zeina abenduaren 19ko 19/2001 Legeak aldatu zuen
Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duena, zeina urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen
Abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua, ahalmen zigortzailea erabiltzeko prozeduraren erregelamendua ezartzen duena
Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretua, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko gaietako zigor-prozeduraren araudia onartzen duena
Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena, zeina apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatu zuen
Abenduaren 16ko 57/2003 Legea, toki gobernua modernizatzeko neurriak ezartzen dituena
Hiri barruko herri bideetan trafiko, zirkulazio eta segurtasunerako erabilera arautzen duen udal Ordenantza, Udalbatzak 2002ko ekainaren 12ko bilkuran onartu zuena eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko 2002ko azaroaren 4ko 210. alean argitaratua izan zena
Zenbat ordaindu behar da?:
Ez da ezer ordaindu behar
Tramitazio epea:
6 hilabete, salaketa-buletinaren datatik kontatzen hasita
Oharrak:
Alegazioak aurkezteko epeak:
Salaketari: Salaketaren jakinarazpena jasotzen den egunetik 15 lanegun
Ebazpen-proposamenari: Proposamenaren jakinarazpena jasotzen den egunetik 10 lanegun
Zigorraren kontra interesatuak berraztertze-errekurtsoa tarteratu ahal izango du, jakinarazpena jasotzen duen biharamunetik kontatzen hasi eta ondorengo hilabetean
Berraztertze-ebazpenaren kontra interesatuak administrazioarekiko auzi errekurtsoa tarteratu ahal izango du, horren jakinarazpena jasotzen duen biharamunetik kontatzen hasi eta ondorengo bi hilabetetan
Orokorrean edozelako errekurtso tarteratzeak ez du errekurritutako egintzaren exekuzioa suspendituko, salbu kontrakoa erabakitzen duen xedapenen kasuetan. Hortaz, isunaren diru-bilketa, interes eta gainkarguari dagozkien ondorioak ez dira geldiaraziko
Premiamendu prozedurari hasiera ematen bazaio, bide hori bakarrik geldiaraziko da aldez aurretik interesdunak dagokion bermea aurkezten badu (zor osoa estaltzen duena), erreklamazio ekonomikoen eta errekurtsoen araudian aurreikusitako modu eta kasuetan eta aplikagarria den araudia horrela ezartzen duenean. Aurka egiteko dauden arrazoi bakarrak ondorengoak dira: preskripzioa, deuseztapena, suspentsioa edo kitapenaren erregelamenduzko jakinerazpen eza; ordainketa edo atzerapena borondatezko aldian; exekuziorako luzatutako tituluan forma akatsa izatea; edo premiamenduzko probidentziaren eza
Salaketa preskribitu egingo da arau-urratze datatik kontatzen hasita ondorengo epeak gainditzen badira jakinarazpenik egin gabe: 3 hilabete (arau-hauste arinetan), 6 hilabete (arau-hauste larrietan) eta urte 1 (arau-hauste oso larrietan)
Arau-urratze datatik kontatzen hasita jakinarazpena egiten edo ebazpena ematen denera bitartean urte bete baino gehiago igarotzen bada, espedientea iraungi egingo da
Espedientea tramitatzen duen alorrak bere lana behar bezala egin ahal izateko beharrezkotzat jotzen duen dokumentu osagarri oro eskatu ahal izango du

Erlazionaturiko dokumentuak


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo