Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ongi etorri gure Web orriaren iritzi-atal honetara. Beronen bitartez, aukera izango dugu Ermua herria eta bertako biztanleriaren inguruko gaiei buruz jendeak duen iritzia aldiro-aldiro ezagutzeko; horrela, zehaztasunez eta etengabe jakingo dugu herritarrek zein arazo eta beharrizan duten, bai eta udal zerbitzu publikoen erabiltzaileen gogobetetasun-maila.
Galdeketa hauen emaitzak jakinda, Udalak herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko prozesuari ekingo diogu.
Nolanahi ere, gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko, ezinbestekoa zaigu zure iritzia jakitea, horregatik galdetzen dizugunari erantzutea eskatu eta eskertzen dizugu.
Gainera, zure iritzia emateaz aparte, aukera izango duzu planteatzen ditugun gai guztien inguruko galdeketen emaitzak ezagutzeko.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!