Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Galdeketaren xehatasunak


Itzuli

Galdeketaren datu orokorrak
  • Galdeketaren izena: -2006ko Santixaua- jaien balorazioa
  • Galdeketa argitaratu den data: 2008/07/06
  • Hasiera data-Amaiera data: 2008/07/06-2008/07/23

Galdeketaren deskribapena
Galdeketa honen bitartez, 2006ko Santixau jai nagusien egitarauari buruz herritarren iritzi eta balorazioa jaso nahi dugu. Galdeketaren erantzunetan oinarriturik herritarren asebetetasuna neurtuko dugu, datozen urteetan egitarauan herriarren gustuak jaso eta beraiek adierazitako jarduerak lehenesteko xedez. Galdeketaren emaitza 2006ko uztailaren 24an emango dugu.

Emaitzak
Santixauak 2006ko egitarauari buruz erantzun digutenek 18 lagun izan dira, erdiak emakumeak eta beste erdiak emakumeak. Parte hartu dutenetatik %72 ezkongabeak izan dira eta gainerako %28 ezkondutakoak. Horietatik erdiak goi mailako lizentziatuak dira, %11 Lanbide Heziketa egin dute eta beste horresbeste dira (%11) Batxilergoko ikasketal dituzte. Atal honetan, azkenik, beste %6 Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzan ibilitakoak dira. Parte hartu duten guztien adinaren bataz bestekoa 30 urte izan da.
Galdeketaren emaitzak
Zk Galderak eta emaitzak
1 Zer iruditzen 2006ko Santixauetako programa? Baloratu 0tik 10era 5.90
2 Zer iruditzen zaizkizue ondorengo ekitaldiak? Baloratu 0tik 10era 7.34
  Dantzaldiak. 7.22
  Kontzertuak. 6.39
  Kale ikuskizunak. 7.33
  Haurrentzakoekitaldiak. 7.39
  Kirol ekitaldiak. 5.94
  Zezen jaialdiak. 3.83
  Txarangen arteko jokoak. 6.33
  Play-back. 6.11
  Suziriak. 7.89
  Txarangen aurkezpena. 6.94
  Paellen lehiaketa. 6.39
3 Zure ustez zer falta zaio egitarauari? Zuk zer gehituko zenioke?
  Atal honetan iritziakanitzak dira.Laburbilduta ondokoak jaso ditugu: Jendeak zeru zabaleko ekitaldi gehiago nahi ditu, batzuren ustez jaiaren mamia tabernak eta edana ez daitezen izan nagusi. Batuen ustez, DJen emanaldiak kendu eta ohiko goizaldeko ara bueltatu behar ginateke. Zezeneketak eta zezen ikuskizunak ez dira, ustez, jendearen atseginekoak. Kontrako iritziak, zezenketak murriztu eta ezabatzearen artean. Txarangen arteko jokoetan gehiago eta bestelakoak sartzea. Musika emanaldietanra talde ospetsu eta ezagunak ekartzen jarraitzea. Egitaraua paper birziklatuan argitaratzea, ingurumenaren alde egiteko. Suziri gehiago eta zaldiko-maldikoen gune eta eskaintza handiagoa duena.
4 Jaietako  kartela atsegin duzu? Zergatik?
  Orokorrean, bildutako iritziak aldekoak izan dira. Nolanahi ere, bakan batek adierazi du herriko artistei eman beharko zitzaiela eginkizun hori.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo