Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Galdeketaren xehatasunak


Itzuli

Galdeketaren datu orokorrak
  • Galdeketaren izena: Liburutegiko erabiltzaileen gogobetetasun-inkesta
  • Galdeketa argitaratu den data: 2008/05/07
  • Hasiera data-Amaiera data: 2008/05/07-2008/05/22

Bozketa egin
Inkesta
Galdeketaren helburua
Hurrengo inkestak guzti hori zein neurritan lortzen dugun ezagutzeak du helburutzat, horregatik, gure udal Liburutegiko erabiltzaile zarenez, laguntza eskatzen dizugu eta jasotzen dugun informazioa gure gestioa hobetzeko erabiliko dugu.

Galdeketaren deskribapena
Ermuko udal liburutegia ezagutzaren eta kulturaren sorkuntzarekin eta zabalkundearekin konprometituta dagoen zerbitzu publikoa da. Lan hau informazio- zerbitzuen eta baliabideen bidez garatzen dugu eta horiek diseinatu eta planifikatzerakoan gure interes talde guztiak kontuan hartzen ditugu, Ermuko eskaintza kulturalaren efikazia eta eraginkortasuna hobetzen lagunduz, zerbitzuaren xede dugun gizartearekiko lankidetza- giroan. Beraz, udal Liburutegia ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzen ahalegintzen da, beren informazio, kultur eta hezkuntza interesei erantzunez.

Emaitzak
  • Helduen inkesten emaitzak (14 urtetik goragokoak)
    • Inkestan hurrengo aspektu hauek 1etik 10era baloratzeko eskatzen zen: egoitzak, ordutegiak, materialak, emandako informazioa, langileak eta eskeinitako jarduerak eta zerbitzuak.
    • Balorazio txarrena lortu duten arloak izan dira fotokopiak egiteko zerbitzua (6,1), ikus-entzunezkoen funtsa (6,43), programatutako jardueren difusioa (6,64), egoitzen klimatizazioa (6,8), Liburutegiko langileen laguntzarik gabe materiala aurkitzeko erraztasuna (6,8), helduen artean irakurzaletasuna suspertzeko jarduerak (6,85) eta Liburutegiko web gunea (6,96).
    • Balorazio onenak lortu duten arloak izan dira azterketa garaiko ordutegi bereziak (8,75), tratu pertsonala (8,27), Liburutegiko langileengandik jasotako informazioa (8,19), liburuen mailegua (8,17) eta langileen gaitasuna eta profesionaltasuna (8,1).
    • Azkenik, liburutegiaren balorazio orokorra 7,68koa izan da.
    • Inkestan bi galdera irekiak sartzen ziren, lehena jakiteko zeintzuk diren aspekturik garrantzitsuenak udal Liburutegiaren erabiltzaile moduan guztiz gustura egoteko. Baloratzen diren aspektuak erabiltzaileentzat garrantzitsuak diren jakitea da galdera honen helburua. Azkeneko galdera erabiltzaileek egin nahi dituzten proposamen eta iradokizunak jasotzeko ipini da.
    • Inkesta bete dutenentzat aspektu garrantzitsuenak izan dira:
      • Instalazioak (68 ekarpen), eta arlo honetan azpimarratzen da isiltasuna (15), lasaitasuna (6), erosotasuna (9), giro atsegina (6) eta argitasuna (7).
      • Langileak (45 ekarpen) eta narbarmentzen da langileen begikotasuna, tratua eta atentzioa (28).
      • Materialen kopurua, kalitatea eta barietatea (38 ekarpen).
      • Ordutegia (19 ekarpen).
      • Informatika (15 ekarpen), eta hemen, nabarmenena, Interneten nabigatzeko aukera (11).
      • Liburuen mailegua (9 ekarpen).
      • Informazioa bizkor eta modu errazean bilatzeko aukera (8 ekarpen).
    • Jasotako iradokizunak gai hauei buruzkoak dira:
      • Instalazioen hobetzea (35 ekarpen), horietatik 14 zaraten ingurukoak eta 13 leku faltaren ingurukoak.
      • Ordutegien zabaltzea (25 ekarpen), batez ere, asteburukoa (10).
      • Liburutegiko funtsaren hobetzea (23 ekarpen), horien artean, eskuragarri dauden materialak gehitzea (12).
      • Ordenagailu zerbitzuaren hobetzea (13 ekarpen), batez ere, portatilen mailegu denbora luzatzea (6).
  • Gazteen inkesten emaitzak (8tik 13ra)
    • Inkestan gazteei eskatzen zaie markatzeko (1etik 3ra) aspektu hauekin pozik dagoen jakiteko: instalazioak, langileak, materialen eskuragarritasuna, materialen barietatea eta antolatutako jarduerak.
    • Balorazio txarrena jaso duten arloak materialak aurkitzeko erraztasuna (2,36) eta aldizkarien barietatea (2,40) izan dira.
    • Balorazio onena lortu duten arloak dira liburuen barietatea (2,88), ikasleentzat programatutako bisitak (2,74) eta langileen begikotasuna eta gazteei laguntzeko duten jarrera (2,72).
    • Udal Liburutegiaren balorazio orokorra 2,92koa izan da.
    • Azkenik, bi galdera sartzen ziren gazteei gehien eta gutxien gustatzen zaiena jasotzeko. Hauek izan dira emaitzak:
      • Gehien gustatzen zaiena:
        • Materialak (58 ekarpen)
        • Ordenagailuak (17 ekarpen)
        • Langileak (10 ekarpen)
        • Informazioa bilatu ahal izatea (5 ekarpen)
        • Irakurri ahal izatea (5 ekarpen)
      • Gutxien gustatzen zaiena:
        • Instalazioak (39 ekarpen), batez ere, zaratak (13 ekarpen).
        • Ordenagailuak erabiltzeko arauak (5 ekarpen)

Parte-hartzea adinaren araberaParte-hartzea sexuaren araberaZerbitzua ezagutzeko modua



Zerbitzuen erabilera Udal liburutegiko balorazioa


Emaitzen balorazioa
Inkesten emaitzetatik hobetze jarduerak ateratzeko orduan balorazio txarrena jaso duten arloak kontuan hartu behar ditugu eta era berean, erabiltzaileentzat garrantzia dutenak. Hori dela eta, lehetasunez landu beharreko gaiak hauek dira:
  • Egoitzaren lasaitasuna, umeen liburutegia beste aretoengandik isolatuz.
  • Funts bibliografikoa, bereziki ikus-entzunezkoen arloa, materialen erakusketa hobetuz.
  • Seinalizazioa, materialen kokalekua errazago aurkitzeko.
  • Erabiltzaileen formakuntza (helduentzat bisita gidatuak, e.a.), materialak bilatzeko orduan beraien kabuz moldatu daitezen.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo