Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Adikzioei aurre egiteko jarduerak


Itzuli

Adikzioei aurre egiteko jarduerak
Kanpainaren irudia Jarduera Jardueraren deskribapena
Imagen de la campaña de 'Campaña Santiagos' Santiago jaietako kanpaina

Zaindariaren jaietan herritar gehienak biltzen dira herriaren erdigunean. Beste udalerri batzuetan bezala, herriko jaiekin batera gora egiten du toxikoen kontsumoak.

Horregatik, Kanpaina bat egingo da herritarrak kontsumoak dituen arriskuei eta ondorioei buruz kontzientziatzeko.

Imagen de la campaña de 'Día Mundial del SIDA' Hiesaren Nazioarteko Eguna

Abenduaren 1ean Hiesaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretan, prebentzio unibertsalarekin eta selektiboarekin lotutako hainbat jarduera egiten dira.

Beste urteetan egindako jardueren artean, honako hauek ditugu: egunaren errebindikazioa, gure eraikineko fatxadatik begizta gorri bat zintzilikatuz, eta preserbatibo eta informazio-giden banaketa, udalerriko gazte-lokaletan sexu-transmisiozko gaixotasunek eragindako arriskuei buruz hitz egin dadin.


Imagen de la campaña de 'Irudi Berria - Zineskola'

Este programa, pretende llevar a cabo, la enseñanza de distintos tipos de valores relacionas con la salud a través del cine, por medio de proyecciones de películas y a través de sesiones autorizadas en un momento previo al film.

Este programa, da la oportunidad, de trabajar ciertos temas de una manera diferente a la académica, mediante materiales didácticos que el mismo programa facilita. Promoviendo valores saludables y asertivos relacionados con la prevención ante los riesgos de las drogas.

Imagen de la campaña de 'Riesgo Alcohol' Alkoholaren arriskua

Bigarren hezkuntzako komunitateari xedaturiko programa bat da. Programa horren helburua gazteei alkoholaren kontsumoak eragiten dituen arriskuak eta kalteak helaraztea da. Izan ere, horiek kontsumoarekiko jarrera arduratsua eta norbere buruak zaintzeko ardura bereganatu ahal izateko informazioa eskaintzen zaie. Horiek guztiak jorratzeko, dagokion material didaktikoa eskainiko zaie.

Imagen de la campaña de 'Consumo de Alcohol entre menores' Adingabeen arteko alkohol-kontsumoa Ekimen honen bidez, bide publikoan alkohola kontsumitzen ikusi diren adingabeen familiei informazioa eman eta erantzun nahi zaie.  Udaltzainak arduratzen dira kontsumo horiek hautemateaz, eta gero, Droga-mendekotasunaren Prebentziorako Udal Zerbitzuak jasotzen duen txosten bat egiten da kasu horiekin. Zerbitzu hori senitartekoekin jartzen da harremanetan, zerbitzuaren ateak ireki eta horiei beharrezkoa izan daitekeen orientazioa eta aholkularitza eskaintzeko.
Imagen de la campaña de 'Atención a personas consumidoras' Kontsumitzaileentzako arreta

Zerbitzu honetan toxikoen kontsumoarekin lotutako jarrera- eta gizarte-arazoak oso ohikoak ez izan arren, droga-mendekotasunei aurrea hartzeko teknikaria da alderdi horietaz arduratzen den pertsona.

Zentzu horretan, droga-mendekotasunei aurrea hartzeko teknikariak hautematen ditu pertsona bakoitzaren premiak, horretarako banakako elkarrizketak eginez. Gero, egoerari erantzuteko baliabide egokienen inguruko orientazioa/aholkularitza eskaintzen du.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo