Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Adikzioei aurre egitea


Logotipo del Servicio Municipal de Prevención de Drogodependencias

Droga-mendekotasunarekin lotutako jarduerak planifikatu eta garatzeko orduan, gure esku-hartzea modu orokorragoan gidatzen eta bideratzen duten beste dokumentu batzuk jorratuko ditugu lehenik eta behin. Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Mendekotasunen VI. Plana eta Droga-mendekotasunei buruzko III. Tokiko Planaren garrantzia gailendu behar dugu. EAEko Mendekotasunen VI. Plana gure udalerrian ezarri beharreko prozesua gidatzen duen laguntza- eta orientazio-erreminta bat da. VI. Planean jasotzen diren elementu batzuek gure programa guztien jarduketa-metodologia egituratzen dute.

Ermuko 2002-2005 aldirako Droga-mendekotasunen Prebentziorako Tokiko Plana luzatu egin da azken urteetan zehar. Plan horrek udalerriko droga-mendekotasunen arloan egindako programak finkatzen eta oinarritzen ditu. Logika eta egitura arloko printzipioak plan horretan jasota egon arren, droga-mendekotasunei aurre egiteko udal-taldeak garatutako lanari esker udalerriko droga-mendekotasunen fenomenoarekin lotutako egoera, premia eta errealitate aldakorren bilakaeraren aurrean hartu beharreko erantzunak egokitu ahal izan dira.

Plan honen helburu nagusia adikzioen fenomenoarekin lotutako errealitateei aurre egitea eta horiei erantzutea da, herritarren autonomia eta asertibitatea erraztuz.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo