Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Gizarteratzea


Gizarte Ekintza Sailaren lehentasunezko esku hartzeko ildoetatik hainbat jarduketa sustatzen eta gauzatzen dira gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko. Izan ere, gizarte-bazterketa bizitza independentea garatu ahal izateko baliabide pertsonalen, ekonomikoen eta sozialen gabezia gisa ulertzen da. Jarduketa horiek guztiak Gizarte Zerbitzuei buruzko 2008ko Legearen eta Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko 2008ko Legearen barnean txertatzen dira.

Plangintza horien eraginkortasuna pertsonalizazioan oinarritzen da eta ez egoera pertsonalei aurre egiteko irtenbide estandarizatuetan. Horrenbestez, eskura dauden erremintak egoera indibidualetara egokitzen dira, eta gainera, banakoen, taldeen nahiz komunitatearen arreta-esparrura xedaturiko erreminta berriak sortzen dira estali gabe geratu diren hautemandako premien arabera.

Gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonekin partekatutako lan-plangintzen negoziazioak —gizarte, lan eta prestakuntza arloko diagnostikoen emaitza— eta hura herritarraren eta Udalaren arteko Gizarteratze Hitzarmen batean idatziz islatu izanak funtsezko ezaugarri bat du Erakunde honetan: Udaleko enplegu-zerbitzuen, gizarte-zerbitzuen eta Lanbideren artean osaturiko talde bateko zelula bakar bateko lana.

Jarduketa koordinatuak eskaintzen dituen onurez gain, enplegurako eta gizarteratzeko politika aktiboekin lotuta tokian bertan jardutearen garrantzia hartu behar da kontuan, betiere enpleguaren eta prestakuntzaren bitartez.

Gaur egun bizi garen ekoizpen-gizartea enpleguaren inguruan oinarritzen da, baina hark hainbat aldaketa jasan ditu azken urteetan. Hori dela eta, gizarteratzea ez bermatu ahal izateaz gain, pertsona guztientzat irisgarria ez den eremu bat bihurtu da. Horregatik, gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonek eta taldeek desoreka handia jasaten dute lan-merkatura sartu ahal izateko. Egoera horren eraginez, formula berriak bilatu behar ditugu diskriminazio horren aurka borrokatu eta desoreka horiek ahalik eta gehien murrizteko.

Gainera, enpleguaren behin-behinekotasunak, diru-sarreren ezegonkortasunak, azpienplegu- eta azpikontratazio-formula desberdinek, hirugarrenentzako autonomo gisa egin beharreko lanek (gizarte-babesa mugatzen dute) eta abarrek beste gizarteratze-kontzeptu baten aurrean kokatzen gaituzte.

Pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko planaren bitartez lan-eskema komun hori landu nahi dugu.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo