Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Esku hartzeko esparruak


Itzuli

Gizarte eta Osasun Esparrua
Gizarte eta Osasun Esparrua
Pertsona nagusia irribarrez

Gizarte- eta osasun-esparrua osasun-eremuaren eta gizarte-eremuaren artean kokatzen da eta bi eremuak hartzen ditu barne, modu berean. Esparru hori unitate baten gisa hartu eta tratatu behar da, unitate integral eta integratu baten gisa, hau da, bi eremuek bat egiten duten esparru baten gisa.

Gizarte- eta osasun-esparruko arretak pertsonei xedaturiko zaintza guztiak hartzen ditu barne, osasun-arazo larriak edo muga funtzionalak dituztenean eta/edo gizarte-bazterketa arriskuan daudenean, horiek aldibereko osasun- eta gizarte-arreta behar dutenean. Aldibereko arreta hori koordinatua eta egonkorra izango da, eta arretaren jarraitutasun-printzipiora egokituta egongo da.

Bi sektoreen arteko koordinazioa nahitaezkoa da arazo horiei modu egokian eta eraginkorrean erantzuteko.

  • Helburua: mendekotasun-egoeran dauden eta/edo ahalmen urritasuna duten pertsonen eta/edo 65 urte baino gehiago eta/edo adikzioak dituzten pertsonen artean gizarte-bazterketarekin lotutako arrisku-egoerari aurre egitea. Horretarako, modu koordinatuan lan egingo da kolektibo horiekin lan egiten duten profesionalen artean.
  • Metodologia: lan-eremu bat prestatuko da esparru horretan esku hartzen duten profesionalen artean.
  • Funtzioak:
    • Mendekotasuna baloratzeko eta minusbaliotasuna kalifikatzeko prozesuetan laguntzea.
    • Baliabide egokien inguruko izapideak egin eta dagokion aholkularitza eskaintzea.
    • Gizarte- eta osasun-unitateetan dauden plazak bideratzea.
    • Adikzioei aurre egiteko programak prestatzea.
  • Programak:

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo