Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Esku hartzeko esparruak


Itzuli

Gizarte eta Hezkuntza Esparrua
Gizarte eta Hezkuntza Esparrua
Aita bere semearekin
  • Helburua: adingabeen eta nerabeen artean gizarte-bazterketari dagozkion egoerei edo arriskuei aurre egin eta horiek errotik ateratzea. Horretarako, hezkuntza-komunitatearen baliabideak eta zerbitzuak barne hartzen dituen sarearen eginkizun koordinatua erabiliko da ardatz gisa.
  • Metodologia:
    • Prebentzioa: gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden adingabeak islatzen dituzten adierazleak saihesteko jarduerak garatzea.
    • Esku hartzea: adingabea gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dagoenean ekiteko ekintzak gauzatzea.
  • Eragindako eragileak:
    • Ikastetxeetako profesionalak.
    • Adingabeak.
    • Gurasoak.
    • Gizarte-langileak.
    • Gizarte-hezitzaileak.
  • Programak:
    • Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua: seme-alaba adingabeak dituzten familientzako laguntza, familia, hezkuntza eta gizarte arloko zailtasunei aurre egiten laguntzeko.
    • Bilgunea (Gurasoen eskola): komunitatearen baliabidea. Gurasoei xedaturiko prestakuntza, adingabearen gizarte- eta hezkuntza-garapenari buruzkoa.
    • Ikastetxeentzako bitartekaritza/aholkularitza/laguntza: ikastetxeekin batera egindako lan koordinatua, ikasleen arteko gizarte-bazterketa egoerei edo arriskuei aurre egiteko.
      • Gizarte-gaitasunen entrenamendua.
      • Gatazkei irtenbidea bilatzea.
      • Asertibotasuna.

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo