Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Bide segurtasuna


Autoak errepidean

Zirkulazioa osatzen duten elementuak bideak, ibilgailuak eta pertsonak dira. Azken hauek oinezkoak edo gidariak izan daitezke.

Istripu bat saihesteko orduan elementu garrantzitsutzat jotzen dugu pertsona, bai gidari gisa bai oinezko moduan ere.

Horregatik, oso garrantzitsua da txikitatik haurrek bide-hezkuntzari buruzko oinarrizko ezagutzak jasotzea, familiaren, ikastetxeen nahiz erakunde ofizialek antolatutako kanpainen bidez.

Bide-hezkuntzarekin zerikusia duen edozein ekintza motak, bide publikoetan segurtasunez jokatzeko haurrek ezagutzaz, ohituraz eta jarrera positiboaz jabetzeko bideratuta egon beharko du.

Bide-hezkuntzako programen garapena, oro har, zirkulazio istripuak saihesteko eta zirkulazio arauak ongi betetzeko helburuari zuzendu behar zaio. Baina haratago ere joan behar du, eta taldeko bizitzari kalitatea ematen laguntzen duen eta, bere esparruan, pertsona autonomoak eta helduak trebatzea errazten duen benetako hezkuntza sozial eta moralaren markoan sartzen saiatu behar da.

Web gune honetan gazteenak zirkulazioa osatzen duten elementuekin ohitzeko zenbait ariketa jarri ditugu eta horrela gai honi buruz dakitenaz ohartu dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo