UDALTZAINGOARI abisua eman, 943 17 63 00 telefono zenbakira deituz edo SOS DEIAK-i, 112 zenbakira deituz.
Gas-ihes batek su hartzen badu, ixteko giltza itxi.
Ez itzali sugarra zuzenean (su-itzalgailua erabili).
Estali ahoa eta sudurra zapi batez, bustita badago hobeto.
Ireki leihoak eta ateak.
Ez piztu etxeko argirik edo metxerorik, ez igo pertsianarik, etab.
Sutea
UDALTZAINGOARI abisua eman, 943 17 63 00 telefono zenbakira deituz edo SOS DEIAK-i, 112 zenbakira deituz.
Pertsona baten arropak su hartzen badu, etzanarazi eta manta heze batekin estali.
Solido batek (kartoia, egurra, etab.) su hartzen badu erabili urezko su-itzalgailu bat.
Likido batek su hartzen badu (zartagin bateko olioak) ontzia estali eta hozten utzi. Ez bota urik, orrek sua hedatuko baitu. Erabili hautsezko edo CO2-ko su-itzalgailu bat.
Ate bat oso bero badago, ez ireki.
Suak inguratuta geratu bazara, itxi ateak eta jarri trapu hezeak saretoetan, saiatu arreta erakartzen leihoetatik, balkoietatik, terrazetatik, etab