Ardatz estrategikoen zeharkako planak
Itzuli
Emakumezkoen aukera berdintasunaren aldeko planari laguntzea
Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak Emakume Atalarekin elkarlanean emakumezkoei beren beregi zuzendutako mintegiak, jardunaldiak, lan mahaiak eta ikastaroak antolatzen ditu.
Horren bitartez, emakumezkoei euren gizarte eta ekonomi egoera hobetzen laguntzeko ekintzak eta politika aktiboak sustatu nahi dira, pertsona hauen potentzialitate guztiak garatuz eta azken jomuga modura lan merkatuan sartzen ahaleginduz.
Ingurumenaren aldeko laguntza (AGENDA 21)
Ingurumenaren alde Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak aurrera eramaten dituen jarduketak Ermuko Udaleko Tokiko Agenda 21 deritzon egitasmoan jasota daude. Jarduketok ez dira zerbitzu izaerakoak, baina udalerriaren garapen iraunkorrarekin zerikusia duten ekimenak dira: modu honetara multzokatzen dira:
- TOKIKO AGENDA 21aren edukiak zabaltzeko, horien gaineko argibideak emateko eta prestakuntza bideratzeko jarduketak
- Erakunde eta partikularrei aholkularitza ematea energia berriztagarrien instalazioetako ezaugarriei buruz.
- Potentzia txikiko energia berriztagarrien gaineko prestakuntza.
- Materialen bitartez ekoastearen erakusketa ibiltarian parte hartzea.
- Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan energia berriztagarrien inguruan izandako eskola jardueretan parte hartzea.
- Udalerrian izandako deskontaminazio jarduerak erakustea, betiere Udalsarea 21ek EAEko udalerriei zuzenduta antolaturiko Tokiko Agenda 21eko lan tailerren barruan.
- Aurriak eta lurzoru kutsatuak berreskuratzeko jarduketak
- Monroe zaharreko eraikin eta lursaileko industri aurriak eta lurrazpiko kutsadura deskontaminatzea IHOBErekin elkarlanean.
- Cuchillería del Norte enpresa zaharreko eraikin eta lursaileko industri aurriak eta lurrazpiko kutsadura deskontaminatzea IHOBErekin elkarlanean.
- Unamuno tailer zaharreko eraikin eta lursaileko industri aurriak eta lurrazpiko kutsadura deskontaminatzea IZARTU 2001-2005 programarekin elkarlanean.
- Aprobetxamendu energetikorako jarduketak eta energia alternatiboak
- Potentzia fotoboltaiko txikiko energia berriztagarrietako instalazioak, bai eta energia eolikoetakoak eta mikrohidraulikoetakoak ere.
- Udal instalazioetan energia aurrezteko kanpaina.
Gora